(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Arrotxapeako ikastetxe publiko berria inauguratu du Iruñean ostirala, 2010.eko maiatzak 14

Zentroa Aste Santuko oporren ostean ireki zuten, eta bertan gaztelania-ingelesa programa egin ahal izango da datorren ikasturtetik aurrera


Agintariak plaka agertu ondoren.

Sanz Lehendakariak Arrotxapeako ikastetxe publiko berria inauguratu du Iruñean. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakaria Arrotxapea Iruñeko auzoko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko berriaren inaugurazio ofizialaren buru izan da gaur eguerdian. Ikastetxea joan den apirilaren 12an ireki zuten, Aste Santuko oporretatik bueltan.

Ekitaldian hurrengo hauek ere egon dira: Alberto Catalán Higueras Hezkuntza kontseilaria; Elena Torres Miranda Nafarroako Parlamentuko presidentea; Yolanda Barcina Angulo Iruñeko alkatea; eta Alberto Iglesias Arriazu ikastetxearen zuzendaria, beste agintari batzuk eta hezkuntza-erkidegoko kideak.

Sanz Lehendakariak azpimarratu duenez, “erakundeen eta indar politikoen ahaleginak, lanak eta ideiak bateratzeari esker” 3,1 milioi euro inbertitu dira zentro berri hau eraikitzeko, Nafarroa 2012 Planaren barruan. Ikastetxean hizkuntzen ikaskuntza indartuko da, batez ere ingelesa, “ikasleek etorkizunean ongizate handiagoa izan dezaten eta arrakasta-berme handiagoekin lehian aritu daitezen”, gehitu du Lehendakariak.

Agintariak ikasleak agurtzen.

Agintariak Arrotxapeako ikastetxe berriko ikasleak agurtzen. ( irudia handitu )

Gaztelania-ingelesa irakaskuntza

Ikastetxean datorren ikasturtetik aurrera TIL programa (Hizkuntzen Tratamendu Integratua) ezarriko da, hau da, gaztelania-ingelesa irakaskuntza. Apurka-apurka egingo du, ikasle gazteenengandik hasita. Modu horretan, datorren urtean, 316 neska-mutilek A ereduan (gaztelaniaz, euskara irakasgai dutela) eta G ereduan (gaztelaniaz) ikasiko dute, eta 30 ikaslek, TIL programan.

Horrela, 2010-2011 ikasturtean, Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako hogei ikastetxe publikotan gaztelania-ingelesa programa garatuko da: zazpi Iruñean (Azpilagaña, Buztintxuri, Cardenal Ilundáin, Doña Mayor de Navarra, Ermitagaña, José María de Huarte eta Rochapea), bi Tuteran (Elvira España eta Huertas Mayores) eta Zizur Nagusian (Camino de Santiago eta Catalina de Foix), eta bat Añorben, Beriainen, Burlatan (Hilarión Eslava), Cintruénigon, Eguesibarren (Sarriguren), Elizondon, Lizarran (Remontival), Noainen eta Atarrabian (Lorenzo Goicoa).

Irakaskuntza-programa horri esker ingelesa ikasleen heziketa-hizkuntza bihurtzen da eskola-ordutegiaren %40an. Hizkuntzaren alderdi formalak lantzen dira, hau da, irakasgai moduan, eta baita beste ezagutza-arlo batzuk irakasteko eta lantzeko komunikazio-hizkuntza moduan ere (matematika, zientzia, arteak, etab.).

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa