Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Lizarrako Ospitalea da Nafarroan eskanerren eta erradiografien irudi digitala osasun publikoan erabiltzen duen lehena
Kutz kontseilaria Garcia Orcoyen Ospitaleko erradiologia atalean izan da, erabat digitalizatu baitute.
(
irudia handitu
)
Osasun kontseilaria, Maria Kutz Peironcely, Lizarrako Garcia Orcoyen Ospitaleko X izpien atala ikustera eta Larriongo kontsultategi berriaren inauguraziora joan da; kontsultategi horretan Allingo Udaleko hamar kontzejuetako eta eremuko beste herri batzuetako biztanleei emango die arreta.
Lizarrako Ospitalean kontseilariak osasun zentroko zuzendaria, Maria Luisa Hermoso de Mendoza, eta Diagnostiko Erradiologiko Zerbitzuko burua, Teresa Atondo, izan ditu lagun. Atondok zehatz-mehatz azaldu dio ospitalean erradiografiak eta eskanerrak nola digitalizatzen dituzte. Izan ere, irudi digitalak erabiltzen dituen lehena da Nafarroan.
Kutz kontseilaria Larriongo kontsultategi berrira joan da; kontsultategi horretan Allin bailarako biztanleei emango die arreta.
(
irudia handitu
)
Kutz kontseilaria eta lizarrako Garcia Orcoyen Ospitaleko mediku taldea.
irudia handituKutz kontseilaria Larriongo kontsultategian.
irudia handitu