(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak barne gestiorako sistema garatu eta aldatu du, gastu publikoa kontrolatze aldera astelehena, 2010.eko maiatzak 17

Kontrolerako hiru mekanismoak erregulatu ditu: kontu-hartzea, finantza kontrol iraunkorra eta kontu-ikuskaritza publikoa


Nafarroako Gobernuak foru erkidegoko administrazioaren, administrazioko erakunde autonomoen eta sektore publikoko erakunde eta sozietateen ekonomia eta finantza gestiorako jardueren barne kontrolerako arautegia onartu du gaur goizean, foru dekretu bidez. Arautegi horretan Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean zehaztutako gestiorako hiru mekanismoak erregulatu dituzte: kontu-hartzea, finantza kontrol iraunkorra eta kontu-ikuskaritza publikoa.

Sistema berrian, adibidez, finantza kontrol iraunkorra arau bidez garatu dute. Hala, kontratuak arauekin bat datozela egiaztatzeaz gain, zirtatuko dute, etengabeko eta ikuskaritza tekniken bitartez, erakundeen, unitate organikoen eta atal funtzionalen jardueren finantza gestioa kalitatezkoa eta eraginkorra dela.

Finantza kontrol iraunkorreko sistema berria pixkanaka ezarriko dute ataletan eta, sistema horri esker, prozeduren kalitatea hobetuko dute eta kontu-hartzeak arinago egingo dituzte. 


Finantza kontrol iraunkorrerako sistema berriaren eta kontu-hartze sistemaren arteko aldeak 

Onartu berri duten arautegian kontrol sistema berria erregulatu dute. Sistema berri hori barne kontrolerako erregimen arrunt gisa ezarri ahal izango dute atal edo gai jakin batzuetan, kontu-hartze funtzio tradizionalaren ordez; sistema tradizional hori aurretiko fiskalizazioan dago oinarritua. Hona hemen bi sisteman arteko alde nagusiak: 

• Emaitzak jarduera osoarenak dira, ez ekintza zehatzenak (kontu-hartzea ekintzaz ekintza egiten zen).
• Gestioaren eraginkortasuna eta kalitatea azter daitezke, ez bakarrik ekintzen legezkotasuna.
• Ez dio administrazio prozedurari eragiten, kontrol jarduerak gero egiten direlako eta ez daukatelako zerikusirik izapideekin.
• Ondorioak ateratzeko eta analisiak eta ebaluazioak egiteko ikuskaritza teknikak erabiltzen dira. Ondorio, analisi eta ebaluazio horiek txostenetan jasoko dituzte eta gestoreei aholkuak emateko aukera izango dute, akatsak zuzentze aldera.

Sistema berriaren ezaugarriak 

Gaur onartu duten foru dekretuak arautzen duen barne kontrolerako arautegian, kontu-hartze funtzioa Nafarroako Ogasunari eskatzeko moduko betekizun ekonomikoak zehazten dituen ekintzen aurretiko kontrola da. Alde horretatik, Foru Legean aurreikusitako suposizioren bat bete eta oker eginez gero, prozeduren izapideak eten daitezke. 

Finantza kontrol iraunkorrari dagokionez, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen arabera, kontrol hori erakunde, unitate eta atal funtzionalen ekonomia eta finantza egoera eta funtzionamendua egiaztatzeko modu iraunkorra da.

Finantza kontrol iraunkorra, ikuskaritza publikoaren moduan, gestioa gauzatu ondoren egiten da, eta ikuskaritza teknikak erabiltzen dira ondorioak ateratzeko. Gero, ondorio horiek txostenetan jasotzen dituzte eta, behar izanez gero, gestoreei aholkuak ematen dizkiete, akatsak zuzentze aldera. Arautegian kontrol lan horien oinarrizko premisak ezarri dituzte, teknika eta prozedura arlokoak.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako hirugarren kontrol mekanismoa ikuskaritza publikoa da: foru erkidegoko sektore publikoaren ekonomia eta finantza jardueraren egiaztapena, jarduerak gauzatu ondoren eta modu sistematikoan egiten dena. Ikuskaritza publikoa medio egiaztatzen da, halaber, sektore publikotik kanpoko pertsona fisiko eta juridikoek funts publikoak zuzen aplikatzen dituztela. Foru Legean zehatz-mehatz jaso dituzte egin daitezkeen ikuskaritza motak: kontularitza erregulartasunarena, betekizunena, operatiboa eta diru-laguntzena. 

Gaur onartutako arautegian Foru Legean jaso gabeko hainbat gai zehaztu dituzte, ikuskaritza publikoko lanen plangintza eta garapenari buruzkoak, besteak beste: berezko baliabideekin edo hirugarrenak kontratatuta egitea, gutxieneko zehaztapena eta txostenen egitura.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa