(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Lehendakariaren eta kontseilarien soldatak %15 murriztea adostu du astelehena, 2010.eko maiatzak 17

Sanz Lehendakariak adierazi duenez, Nafarroako enplegatu publikoen soldata-murrizketa, Estatuan bezala, apurka-apurka egingo da


Transcripción textual del video

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak gaur goizean prentsaurrekoan iragarri du Nafarroako Gobernuko kideen soldatak (Lehendakaria eta kontseilariak) %15 murriztuko direla. Horrez gain, Nafarroako enplegatu publikoen soldata-murrizketa, Estatuko Administrazio Orokorrean bezala, apurka-apurka egingo dela baieztatu du.

Nafarroako Gobernuko kideen soldata %15 murriztuko da, eta zuzendari nagusiena eta antzekoena (erakunde autonomoen zuzendariak, kudeatzaileak eta enpresa publikoen zuzendariak) %10 eta 15 bitartean. Kontseilarien kabineteetako enplegatuei dagokienez, funtzio publikoan haien parekoei aplikatzen zaien murrizketa aplikatuko zaie; eta enpresa publikoetako langileei dagokienez, Estatuan egiten den gauza bera egingo da, azken hori zehazten denean.

Sanz Lehendakariak Nafarroako Gobernuko kideen soldatak %15 murriztuko direla iragarri du.

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak gaur goizean prentsaurrekoan iragarri du Nafarroako Gobernuko kideen soldatak (Lehendakaria eta kontseilariak) %15 murriztuko direla. Horrez gain, Nafarroako enplegatu publikoen soldata-murrizketa, Estatuko Administrazio Orokorrean bezala, apurka-apurka egingo dela baieztatu du.

Nafarroako Gobernuko kideen soldata %15 murriztuko da, eta zuzendari nagusiena eta antzekoena (erakunde autonomoen zuzendariak, kudeatzaileak eta enpresa publikoen zuzendariak) %10 eta 15 bitartean. Kontseilarien kabineteetako enplegatuei dagokienez, funtzio publikoan haien parekoei aplikatzen zaien murrizketa aplikatuko zaie; eta enpresa publikoetako langileei dagokienez, Estatuan egiten den gauza bera egingo da, azken hori zehazten denean.

Horrez gain, Foru Komunitatean, Espainiako ekonomiaren planifikazio orokorreko neurri bat denez, Zapatero presidenteak funtzionarioen soldatetan iragarri zuen %5eko murrizketa aplikatuko da. Nafarroan, Miguel Sanzek esan duenez, “apurka-apurka” aplikatuko da, “mailarik apalenek murrizketa txikiagoa izango dutela” bermatuz. Epeei dagokienez, neurriak Estatuan aplikatzen direnean aplikatuko dira.

Guztira, Sanz Lehendakariak esan duenez, langileen arloari dagozkion neurrien bidez 55 milioi euro aurreztuko dira, baina PFEZren kontzeptuan 10 milioi gutxiago jasoko dira.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa