(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Navarra.es web orriaren bisitari kopurua iazkoa baino %72 handiagoa da, CIESen galdeketa baten arabera asteartea, 2010.eko maiatzak 18

Azterlanaren arabera, Nafarroako Gobernuaren ataria aitzindari da gehien kontsultatzen diren web orri instituzionalen zerrendan: egunean 43.000 bisitari dauzka


Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariak (www.navarra.es) egunero 43.000 bisita dauzka (iaz baino %72 gehiago), azterlan soziologikoak egiten dituen CIES enpresaren lehen galdeketa sortaren arabera (galdeketak martxoan egin dituzte). Nafarroako web orri instituzionaletan bisitari gehien dituena da Gobernuarena, eta nafarrek gehien irakurtzen dituzten hedabideen zerrendan bigarren dago.

Azterlanaren arabera, galdeketa erantzun dutenen %71,3k Internet eskura dauka (etxean, lanean edo leku publikoetan) eta %55,9 galdeketa bezperan sarean sartu zen (2009an %47,3); horrek esan nahi du 303.000 erabiltzaile daudela (iaz 267.000).

Gobernuaren ataria erkidegoko web orri instituzionalen zerrendan aitzindari da, hauen aurretik: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (egunero 11.000 bisitari dauzka), Nafarroako Unibertsitatea (7.000 bisitari), Udalak (7.000 bisitari) eta futbol taldeak (5.000 bisitari).

Idatzizko hedabideen bertsio digitalei dagokienez, navarra.es lehenbiziko postuetan dago: Diario de Navarra bakarrik dauka aurretik, 59.000 bisitarirekin. Atzetik dauzka Diario de Noticias (29.000 bisitari), Marca (22.000 irakurle), El Pais (19.000 bisitari) eta El Mundo (13.000 irakurle). 

Crecimiento de servicios ‘on line’

Atarira jende gehiago hurbiltzen da, besteak beste, zerbitzu eskaintza handiagoa delako. Maiatzean, navarra.es web orrian 500 zerbitzu eskaintzen dira linean. Azken egunetan honako hauek jarri dituzte, adibidez: Renove Auto Planeko laguntzak edo etorkinak hartzeko eta integratzeko diru-laguntzen eskariak egitea, oposizioetan parte hartzeko izena ematea edo unibertsitate tituludunentzako bekak eskatzea.

Ziurtagiri digitala duten herritar, erakunde eta enpresek (atarian azaltzen da ziurtagiria nola lortu eta erabili) Internetera konektatutako edozein ordenagailutan izapide hauek egin ditzakete, eguneko 24 orduetan, joan-etorririk egin gabe eta batere itxaron gabe: eskariaren eredua jaistea, erregistro orokor elektronikora bidaltzea, dokumentuak gehitzea, ordainketa formulazioak betetzea, e.a. 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa