(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

160 enplegatu publikok Europako zerbitzuen zuzentarauaren aplikazioaren inguruko trebakuntza jaso dute asteartea, 2010.eko maiatzak 18

Caballero kontseilariak azpimarratu du arau honek garrantzi handia duela gaur egungo krisialdi ekonomikoan


Caballero kontseilaria, Gobernuaren ordezkaria eta NAPIren kudeatzailea, jardunaldia irekitzen.

160 enplegatu publikok Europako zerbitzuen zuzentarauaren aplikazioaren inguruko trebakuntza jaso dute. ( irudia handitu )

Foru Administrazioko, toki entitateetako eta Estatuaren Administrazioko 160 enplegatuk trebakuntza-jardunaldia izan dute gaur Europako zerbitzuen zuzentarauaren aplikazioaren inguruan. Jardunaldia Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak (NAPI) antolatu du.

Jardunaldia “La transposición de la Directiva de Servicios, un reto transcendental” (Zerbitzuen Zuzentaraua aplikatzea, garrantzi handiko erronka) Javier Caballero Martínez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteordeak eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak eta Elma Saiz Delgado Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak aurkeztu dute.

Caballero kontseilariak adierazi duenez, Espainiako legeriara eta Foru Komunitateko legeriara ekarritako neurriek “eragin sakona” dute eta krisialdi ekonomiko honetan ekonomia sustatzeko eta aberastasuna eta enplegua sortzeko “garrantzi berezia” dute.

Kontseilariak gogorarazi duenez, zuzentarauak lege eta administrazio oztopoak kendu nahi ditu Europa osoan zerbitzuak askatasunez ematea errazteko –kontseilariaren esanetan, ekonomiari eta enpleguari dagokionez lehenengo sektorea da-, eta herritarren eta eragile ekonomikoen eta Administrazioaren (ikuskatze eginkizuna izango du) arteko harremanak aldatzen ditu. Caballerok nabarmendu du sinplifikazioari eta bizkortasun burokratikoari esker “denbora eta dirua aurreztuko dutela enpresek eta partikularrek”. “Zerbitzuen merkatuan joko-arau bizkor eta argiagoak lortuta, partikularren eta enpresen ekimena piztuko da eta zerbitzu eta ondasun berriak martxan jarriko dira”, aurreratu du.

NAPIk jardunaldi hau antolatu du arau honek Herri Administrazio guztien (prozedura-arauak, leihatila bakarra, barne merkatuko jardueren arauketa, etab.) kudeaketa publikoan “aldaketa sakona” ekarriko duelako. Izapidetzen dituen prozedura kopurua kontuan hartuta eta herritarrengandik hurbil dagoenez, Toki Administrazioaren esparruko aplikazioa modu berezian aztertu da. Izatez, izena eman duten asko udaletako idazkariak dira.


Caballero kontseilaria, Gobernuaren ordezkaria eta NAPIren kudeatzailea, jardunaldia irekitzen.

Caballerok azpimarratu du arau honek garrantzi handia duela gaur egungo krisialdi ekonomikoan. ( irudia handitu )

Adituak zuzentaraua aztertzen eta aplikatzen

NAPIk zuzentarauaren azterketan zein aplikazioan aditu diren pertsonak ekarri ditu. María Amparo Salvador Armendáriz Nafarroako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko irakasleak araua Espainian aplikatzeko esparru orokorrari buruz hitz egin du. Ondoren, José Antonio Rázquin Lizarraga Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak araua Nafarroako Foru Komunitatean aplikatzea eta administrazio-prozeduran eta sinplifikazio-neurrietan duen inpaktua aztertu ditu.

Horrez gain, mahai-ingurua programatu da ‘El impulso de la Directiva de Servicios en la modernización de la gestión administrativa’ (‘Zerbitzuen Zuzentarauaren bultzada administrazio-kudeaketaren modernizazioan’) gaiaren inguruan. Mahai-inguru horretan hainbat alderdi eztabaidatu dira, hala nola administrazio-kostuak, lanbide-elkargoen eginkizuna eta udalerrietan aplikatzea. José Contreras López Nafarroako Gobernuko Legegintza eta Koordinazio Zerbitzuko zuzendaria izan da moderatzailea, eta hurrengo hauek hartu dute parte: Jesús Méndez Fernández Gaztela eta Leongo Juntako Herritarren Artapenerako eta Zerbitzuen Kalitaterako zuzendari nagusia; Antonio Rodríguez Fernández Nafarroako Industri Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialeko idazkari teknikoa; eta Valentín Merino Estrada Valladolideko Udaleko idazkaria.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa