(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko Moret-Irubide Aita institutuak irabazi du Nafarroan Euroscola 2010 lehiaketa asteartea, 2010.eko maiatzak 18

Sanz presidenteak eman dizkie sariak irabazleei


Transcripción textual del video

Iruñeko Bigarren Hezkuntzako Moret-Irubide Aita institutuak irabazi du Nafarroan Europako Euroscola lehiaketako 16. edizioa. Lehiaketa hori Europako Ganberak antolatzen du eta aurtengo gai zen pobreziaren eta gizarte bazterkeriaren kontrako borroka. Bigarren San Adriango Ega institutua izan da.

Lehendakariak honako hau esan du: "europarrek aukera gutxi izango genituzke Europar Batasunetik kanpo. Europar Batasunean 500 milioi biztanle daude eta erkidegoa indartsu izango da, bakarrik, 27 herrialdeak gizarte, ekonomia, lurralde eta politika aldetik batzen direnean."

Sanz, Miranda, Catalan eta Moret-Irubide Aita ikastetxeko taldea.

Iruñeko Moret-Irubide Aita institutuak irabazi du Nafarroan Euroscola 2010 lehiaketa ( irudia handitu )

Iruñeko Bigarren Hezkuntzako Moret-Irubide Aita institutuak irabazi du Nafarroan Europako Euroscola lehiaketako 16. edizioa. Lehiaketa hori Europako Ganberak antolatzen du eta aurtengo gai zen pobreziaren eta gizarte bazterkeriaren kontrako borroka. Bigarren San Adriango Ega institutua izan da.

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, eman dizkio sariak irabazi duen taldeari, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Ekitaldi horretan parte hartu dute, baita ere, bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Alvaro Miranda Simavillak eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledun Alberto Catalan Higuerasek. 

Lehendakariak honako hau esan du: “europarrek aukera gutxi izango genituzke Europar Batasunetik kanpo. Europar Batasunean 500 milioi biztanle daude eta erkidegoa indartsu izango da, bakarrik, 27 herrialdeak gizarte, ekonomia, lurralde eta politika aldetik batzen direnean.” 


Sanz, Miranda, Catalan eta Ega ikastetxeko taldea.

San Adriango Ega institutua, Euroscola 2010 lehiaketako sailkapenean bigarren, Nafarroan. ( irudia handitu )

2010. urtea pobreziaren eta gizarte bazterkeriaren kontrako borrokaren urtea denez, aurtengo edizioaren helburua zen gazteak arazo horretan kontzientziatzea, arrazoiak aztertzea eta kolektibo kaltetuenganako solidaritatea sustatzea. Asmoa zen ikasleek gai horren gainean eztabaidatzea eta hausnartzea eta gizarteak baztertuta dauden gazteen benetako bizitza ezagutaraztea.

Lehiaketan parte har dezakete Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan edo Erdi Mailako Lanbide Heziketan dauden 15 eta 18 urte bitarteko gazteek. Nafarroan hamazazpi taldek parte hartu dute; taldeetako kideak ziren irakasle bat eta hamar ikasle. 

Lehiaketa jolas interaktibo baten bitartez egin da, Interneten, bi fasetan. Lehendabizi, otsailaren 15a eta martxoaren 25a bitartean, partaideek mahai gainean jarritako gaiak eztabaidatu zituzten ikasgelan eta materiala sortu zuten; material hori beste talde batzuk balioetsi dute. Gero, apirilaren 6a eta 18a bitartean, aurreneko fasean ikasitakoa errepasatu eta ebaluatu dute, azken proba gisa. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa