(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tafallako Foruzaingoak adingabeei edari alkoholdunak saltzearen aurreko prebentzioa indartu du asteazkena, 2010.eko maiatzak 19

Caballero kontseilaria inguruko udalerri nagusietako ordezkariekin bildu da


Caballero kontseilaria Barne zuzendari nagusiarekin eta Tafallako komisarioarekin, alkateekin egindako bileran.

Tafallako Foruzaingoak adingabeei edari alkoholdunak saltzearen aurreko prebentzioa indartu du. ( irudia handitu )

Tafallako Foruzaingoaren 2010eko helburu nagusietakoa adingabeei begira alkoholaren salmenta eta hornikuntza murriztea da, aisia eta ikuskizun publikoen lokaletan zein denda eta merkataritza-gune handietan. Xede horretarako, eta prebentzioa eta adingabeen babesa jomuga izanda, agenteak dendarien elkarteekin eta lokalen jabeekin bilduko dira eta kontrolak areagotuko dituzte.

Foruzaingoak 2010. urterako dituen beste hiru helburuak dira toki-entitateekin lankidetza indartzea, zainketa handitzea lapurretak eta ebasketak prebenitzeko eta gazteek drogak kontsumitzea eta arma zuriak edukitzea saihestea.

Aurreikuspen horiek Javier Caballero Martínez lehen presidenteordeak eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak eta Pablo Aristu Zunzarren Tafallako polizia-etxeko buruak aurkeztu dizkie inguruko udalerri nagusietako ordezkariei, Departamentuak deitutako bilera batean. Bileraren bidez, Foruzaingoak 2009an arlo horretan egindako jarduerak aurkeztu nahi izan dira eta Nafarroako tokiko polizien arteko koordinazioa estutu nahi izan da. Eskumen hori Nafarroako Gobernuari dagokio eta Nafarroaren eta Estatuko Administrazioaren arteko koordinazio-akordioak osatzen ditu. Ildo horretatik, kontseilariak gogorarazi du Espainian herritarren segurtasuna herri administrazioen hiru esparruk artatzen dutela (estatukoa, autonomia-erkidegokoa eta tokikoa).

Era berean, kontseilariak tokiko segurtasun-batzordeen jarduera sustatzea eta tokiko segurtasun-planak sortzea beharrezkoa dela nabarmendu du, planifikazio-tresna moduan eta herritarren segurtasuna hobetzeko. Inguru horretan, Foruzaingoa dute Azkoien, San Adrián eta Tafallak. Udalerri horietako tokiko batzordeak jaiegun bezperetan biltzen dira. Tafalla, gainera, tokiko segurtasun-plana idatzi duen Nafarroako lehenengo udalerria da.

Gaurkoa aipatutako Foruzaingoaren polizia-etxeak artatutako herri nagusiekin kontseilariak egiten duen hirugarren bilera da (lehenengoa Tuteran egin zen, eta bigarrena Altsasun). Aipatzekoa da Tafallako zentroa 2006ko abendutik dagoela abian. 34 udal artatzen ditu (10 kontzeju), 62.000 biztanle guztira. Zentro horretan 35 agente daude.

Topaketa horretan, hurrengo hauek egon dira: Tafallako alkatea (Cristina Sota Pernaut), Erriberrikoa (María del Carmen Ochoa Canela), Azagrakoa (María Antonia Berisa Sánchez), Milagrokoa (Esteban Garijo Pérez) San Adriángoa (Carlos Monasterio Muro) eta Fernando Pérez Azkoiengo Udaltzaingoaren arduraduna.

Bilerak alkateekin eta nekazaritza-inguruen zainketa

2010eko lau helburuak erdiesteko, oinezko polizia gehiago egongo da hiriguneetan, eta berrikuntza moduan, toki entitateekiko lankidetzaren esparruan, polizia-etxeko arduradunek alkateekin elkarrizketak egingo dituzte segurtasun-gaiak aztertzeko. Adingabeek alkohola kontsumitzeari dagokionez, polizia-etxea aisia lokaletako eta dendetako arduradunak sentsibilizatzen ahaleginduko da arauak ez betetzeak dituen ondorioen inguruan: gizabidezkoak ez diren jarrerak, osasun eta familia arazoak, eskola desdoikuntzak eta administrazio-zehapenak.

Ondarearen aurkako delitu gehien izaten dituzten inguruak zaintzeari dagokionez, berrikuntza moduan, agenteek nekazaritza-inguruak, eraikuntza-lanak eta granjak bisitatuko dituzte, eta industrialdeetan, aisia-inguruetan eta merkataritza-guneetan gehiago ibiliko dira. Eta osasun publikoaren aurkako delituak prebenitzeari begira, agenteak bidaliko dira ikastetxeetara, establezimendu publikoetara eta olgeta-lokaletara eta aisia-inguruetara.

Urteko lehenengo lau hilabeteetan, agenteek oinezko patruilatzeak %19 handitu dituzte eta ondarearen aurkako egitateen ondoriozko salaketak murriztu egin dira.

166 atxilotu 2009an

2009an, Tafallako polizia-etxeak 166 pertsona atxilotu zituen, eta aurreko urtean 114 (46 alkoholdun edarien eraginpean gidatzeagatik, 31 ondarearen aurkako delituengatik, 30 gidabaimenik gabe gidatzeagatik, 28 tratu txarrengatik, 26 bide-segurtasunaren aurkako delituengatik eta 13 osasun publikoaren aurkako delituengatik, besteak beste).

Inguru horretako herritarrek 360 salaketa aurkeztu zituzten Foruzaingoan, %67 ondarearen aurkako egitateengatik (lapurretak, ebasketak, kalteak, etab.). Egitate gehienak ez ziren oso garrantzitsuak izan eta ez zen indarkeriarik erabili. Agenteek 2.162 ordu egin zituzten oinez (2010erako helburua 2.200 ordu izatea da). 3.184 zerbitzu egin zituzten industrialdeetan eta 102 ikastetxeetan. Amaitzeko, polizia-etxeak toki entitateei laguntzeko 290 zerbitzu eskaini zituen.
Dokumentazioa:
Tafallako polizia-etxearen aurkezpena

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa