(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Azagran herritarren txartela ezarri da toki zerbitzuak erabili ahal izateko osteguna, 2010.eko maiatzak 20

Kultura-etxerako, kiroldegirako eta udal liburutegirako erabiliko da


Azagran herritarren txartela ezarri da toki zerbitzuak erabili ahal izateko

Azagran herritarren txartela ezarri da toki zerbitzuak erabili ahal izateko

Azagrako Udalak hitzarmena sinatu du Toki Administrazio Departamentuarekin herriko udal zerbitzuetan Nafarroako herritarren txartela ezartzeko: kultura-etxean, kiroldegian, udal liburutegian eta aurrerago ezarriko dituen beste batzuetan.

Era berean, herritarren 2.000 txarteleko sorta eman da, eta orain txartelak herritarrentzat pertsonalizatuko dira. Hala ere, beste toki entitate bateko herritarren txartela duten erabiltzaileek ez dute berria egin behar, aurretik daukatena Azagrako Udaleko udal zerbitzuetarako aktibatuko zaie eta.

Toki Administrazio Departamentuak zenbait urte daramatza akreditazio sistema bakarra, erkidea eta Nafarroko toki entitate guztietarako erabilgarria dena zabaltzen. Departamentuak proiektuan duen eginkizuna toki entitateen arteko lokarria izatea, txartelen erregistro zentrala mantentzea eta proiektuari atxikitako entitateentzat txartelen hornitzaile izatea da. Ekimen hau Nafarroako Kutxaren eta Ipar Kutxaren eta Euskadiko Kutxaren lankidetzari esker egin ahal izan da: lehenengoak txartelen %50 ematen ditu, eta azken bietako bakoitzak txartelen %25.

Herritarren txartela

2010eko apirilean, herritarren 232.000 txartel baino gehiago igorri eta erregistratu dira Txartelen Erregistro Zentralean. Erregistro horren bidez, txartela erabiltzaileak alta emanda duen instalazioetan erabil daiteke.

Aurretik herritarren txartela duen pertsona batek, toki entitate batean altan emanda badago, ez du txartel berririk behar beste toki entitate baten zerbitzuetara sarbidea izateko; sistema honi esker, aurretik duen txartela erabiltzaileak nahi duen entitate guztietarako aktibatu daiteke.

Txartel honen bidez, kiroldegietan, udal igerilekuetan, zentro zibiko eta olgeta-zentroetan sartzeaz gain, zerbitzu hauek lor daitzeke: Iruñerriko hiri-garraioa ordaintzea (kargatzeko puntuetan diru-zorroa kargatu ondoren); liburutegien sarean eta horrek eskaintzen dituen zerbitzuetan sartzea; informazio-puntuetan izaera pertsonaleko izapideak egitea; udalaren web orrian sartzea eta herritarren txartela igortzen duen entitate bakoitzak gehitutako beste zerbitzu batzuk, hala nola, frontoi itxian, kontzeju etxean eta espazio murriztuetan sartzea eta argia piztea.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa