(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Roig kontseilariak “Ekintzailearen beka” programa berria aurkeztu du, 18.000 eta 24.000 euro bitarteko 30 beka osteguna, 2010.eko maiatzak 20

Horren bidez ekintzaile berrien 30 proiekturi lagundu nahi zaie eta zuzkidura ekonomikoa eta trebakuntza eta enpresa-tutoretza zerbitzuak izango ditu


empresaburuak

Roig kontseilariak “Ekintzailearen beka” programa berria aurkeztu du, 18.000 eta 24.000 euro bitarteko 30 beka.

José Mª Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak, Nafarroako Ekintzailearen Eguna 2010 egunaren aurkezpenean, “Ekintzailearen beka” programa sortuko dutela iragarri du, Nafarroako Gobernuak ezarritako krisiaren aurkako neurrien barruan.

Programa Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak garatu du Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarraren (CEIN) laguntzaz. Horren bidez enpresa berritzaileak sortuko dira sektore estrategikoetan, kualifikazio handiko eta lan-esperientziadun profiletan jarduera ekintzaileak bultzatuko dira, eta ekintzaile izateko erabakia hartzea sustatuko da.

Programaren barruan 18.000 €-ra arteko 30 beka emango dira gehienez modu esklusiboan proiektua garatzen aritzen den bazkide sustatzaile bakarreko proiektuetarako, eta 24.000 €-ra artekoak bi bazkide direnean. Zuzkidura ekonomikoaz gain, “Ekintzailearen bekak” beste laguntza batzuk ditu, hala nola enpresa-kudeaketako trebakuntza negozio-eskola batean, aholkularitza espezializatua CEINen aldetik, espazio fisikoa enpresen haztegian, eta trebakuntza-ibilbidea.

Laguntza horiek asmo ekintzaileak eta Nafarroan enpresa bat eratzeko asmoa duten 18 urtetik gorakoek eska ditzakete. Alokairurik ez jasotzea eta jarduera ekonomiko edo enpresakorik ez izatea eta bederatzi hilabetez proiektuan modu esklusiboan aritzea eskatzen da, horixe baita “Ekintzailearen beka” programaren gehiengo iraupena. Zuzkidura hori bateraezina izango da jarduera bererako beste beka edo laguntza batzuekin, lanaren etekinen ondoriozko errentekin eta prestazioak edo sorospenak jasotzearekin.

Gaur egun bekak emateko oinarri arautzaileak prestatzen ari dira eta NAOn ekainaren erdialdean argitaratzea aurreikusi da. Informazio osoa helbide honetan eskuratu ahal izango da: www.becaemprendedor.cein.es.

Eskaera, hautaketa eta esleipen prozesua
Eskaerak betetzeko, CEINek ezarritako aplikazio informatikoa erabiliko da. Horrela dokumentu bat lortuko da eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Erregistroan aurkeztu ahal izango da. Eskaera horrekin batera, negozio-ideiaren fitxa, curriculum vitaea eta ekintzaileak proiektua ebaluatzeko egokitzat jotzen dituen bestelako agiriak aurkeztuko dira. Eskaerak aurkezteko epea deialdia NAOn argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta uztailaren 31n amaituko da.

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak, entitate kudeatzailearekin eta hautatutako negozio-eskolarekin, modu adostuan, parte hartzen duten 30 proiektuak hautatuko dituzte. Hautaketa norgehiagoka araubidearen bidez egingo da eta eskaeraren aldian aurkeztutako dokumentazioa soilik baloratuko da. Negozioaren ideia, proposamena barnean hartzen duen sektorea, jomuga duen merkatua, ekipo sustatzailearen profila eta hazkunde potentziala baloratuko dira.

Eskaerak aurkezteko azken egunetik hilabeteko epean gehienez www.becaemprendedor.cein.es helbidean eta Nafarroako Gobernuaren atarian “Ekintzailearen beka” jasoko duten 30 onuradunen zerrenda argitaratuko da, eta erreserbako zerrenda ezarriko da. 

Onuradunak “Ekintzailearen bekarekin” konpromiso bat sinatuko du, baita beka lortzetik eratorritako baldintzak eta betebeharrak ere egutegiko 10 egunen barruan, esleipena jakinarazten denetik zenbatzen hasita. Kontratua sinatzen denetik, esleipendunek 30 egun izango dituzte bekaren programan sartzeko.
Dokumentazioa:
Ekintzailearen bekaren aurkezpena.ppt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa