(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Exkal enpresak “Ekintzailea XXI” sariaren laugarren edizioa irabazi du Nafarroan osteguna, 2010.eko maiatzak 20

Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko Lehendakariak 10.000 €-ko saria eman dio gaur arratsaldean enpresari


Ekintzailea XXI saria

Sanz Lehendakaria saritutako enpresaren ordezkariarekin. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak “Ekintzailea XXI” IV. saria Exkal enpresari eman dio gaur arratsaldean. Enpresa merkataritzako hozkailu-altzariak diseinatu, garatu eta egiten ditu, jakinak erakutsi eta kontserbatzeko. Enpresa Berriobeitin kokatuta dago. 10.000 euroko sariaz gain, enpresak beka bat jaso du Cambridgeko Unibertsitateko Ignite Fast Tracking Innovation ikastaroan parte hartzeko eta munduko berrikuntza polo nagusietakora joango da, eta bertan nazioarteko enpresekin harremanak izan eta negozio, lankidetza eta berrikuntza aukerak zuzenean ezagutu ahal izango ditu.

Saria emateko ekitaldia “Ekintzailaren Egunaren” barruan egin da gaur arratsaldean, CEIN enpresa publikoaren egoitzan (Noainen). Ekintzailearen Eguna Nafarroako Gobernuak eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak elkarrekin bultzatzen dute.

Ekitaldian hurrengo hauek ere egon dira: Begoña Urién Enpresa zuzendari nagusia; Carmen Leza Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarreko (CEIN) zuzendari-kudeatzailea; Raúl Marqueta “la Caixako” lurralde-zuzendaria; eta Pedro Granado ENISAko Finantza Aholkularitzako zuzendaria.

“Ekintzailea XXI” sariaren bidez, hazkunde-potentzial handiena duten enpresen talentua, berrikuntza, espiritua eta ikuspegi berritzailea aitortu eta saritzen dira. Sari hau “la Caixak” sustatu, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioari atxikitako Berrikuntza Enpresa Nazionalak (ENISA) ematen du, eta Nafarroako Enpres eta Berrikuntza Zentro Europarrak (CEIN) antolatzen du.



 Ekintzailea XXI saria

Sanz Lehendakaria sarituekin eta ekitaldian parte hartu dutenekin. ( irudia handitu )

Lehendakariaren parte-hartzea

Saria emateko ekitaldian Sanz Lehendakariak esan duenez, “ideia ekintzaileak eta horiek errealitate bihurtzea etorkizuneko ekonomiaren funtsezko zutabea dira, eta horrek aurrera egiten, berritzen eta hobetzen lagunduko digu, eta horrela gure ekonomiak eta gure gizarteak bizi duten egoeratik aterako gara”.

Era berean, Miguel Sanzek azpimarratu du ekoizpen-jarduera dibertsifikatu eta Nafarroa modernizatzen duten arlo ekonomiko berrietan ekimen berriak eta enpresa-proiektuak behar direla. Ildo horretatik, Lehendakariak azpimarratu du jarduera ekintzaile gehien duten herrialde eta eskualdeek lortzen dutela aberastasun gehiago eta herritarrentzat ongizate maila handiagoa. Horregatik, amaitzeko esan du “ekintzailea izatea gure gizarteko ezinbesteko erronka da”.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa