(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak mahai-inguru bat antolatu du Madrilen, foru erkidegoak hedabideetan duen irudiari buruzkoa osteguna, 2010.eko maiatzak 20

Madrilen lan egiten duten Nafarroako sei kazetarik parte hartuko dute


Nafarroako Gobernuak mahai-inguru bat antolatu du Madrilen, foru erkidegoak estatuko hedabideetan duen irudia aztertze aldera. Mahai-ingurua gaur egingo dute, Madrilgo Hiriaren Museoan, eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria eta Gobernuaren eleduna, Alberto Catalan Higueras, bertaratuko da.

Hasi 19.30ean egingo da, Nafarroako Gobernuak Madrilen daukan ordezkariaren, Salvador Estebanez Erasoren, agurrarekin. Gero mahai-inguruari ekingo diote eta saio horretan Madrilen lan egiten duten foru erkidegoko sei kazetarik parte hartuko dute. Partaideak dira, hain zuzen, Pedro Miguel Blanco, Ser kateko “Hoy por Hoy” programako kazetaria; Manuel Erice, ABC egunkariko zuzendariordea; Alicia Gomez Montano, TVEko “Informe Semanal” programako zuzendaria; Jose Maria Irujo, El Pais egunkariko kazetaria; Carmen Ramirez de Ganuza, El Mundo egunkariko erredaktorea; eta Helena Resano, La Sexta kateko kazetaria. Mahai-ingurua Manuel Hidalgo kazetari eta idazleak moderatuko du. 

Gero, Judith Torrea idazkari nafarrak hitz egingo du. Torreak El Pais egunkariaren 2010eko Ortega y Gasset saria lortu du, “Ciudad Juárez, en la sombra del narcotráfico” blogari esker. Blog horretan Mexikoko Ciudad Juarez hirian gertatzen diren hilketen berri eman du. Ciudad Juarez Estatu Batuekiko mugan dago eta munduko hiri arriskutsuenetako bat da.
Mahai-ingurua Nafarroako Gobernuaren Madrilgo ordezkaritzak antolatu du, Madrilgo Udalarekin elkarlanean, “Navarra en los medios de comunicación, la imagen de Navarra” lemapean. Saioa Madrilgo Prentsa Elkarteko buruak, Fernando Gonzalez de Urbanejak, amaituko du. 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa