(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabideak eta Xaloa kultur elkarteak hitzarmen bat sinatu dute Euskararen Mediatekako funtsak hobetzeko osteguna, 2010.eko maiatzak 20

Nafarroako Gobernuak 10.000 euro jarriko ditu Baztango euskalkiaren ikus-entzunezko 100 orduko materiala eskuratzeko


Azanza eta Igarabide hitzarmena sinatzen.

Euskarabideak eta Xaloa kultur elkarteak hitzarmen bat sinatu dute Euskararen Mediatekako funtsak hobetzeko ( irudia handitu )

Euskarabideko zuzendari gerenteak, Xabier Azanza Arbizuk, eta Elizondoko (Baztan) Xaloa kultur elkarteko ordezkariak, Ioseba Igarabide Huartek, hitzarmen bat sinatu dute Nafarroako Euskararen Mediatekako funtsak hobetzeko.

Hitzarmenaren arabera, Euskarabideak 10.000 euro emango dizkio Xaloa kultur elkarteari, eta elkarteak, trukean, Baztango eskualdean egiten den euskalkiaren, hau da iparraldeko goi-nafarreraren, ikus-entzunezko 100 orduko materiala emango dio Euskarabideari. Helburua da, hain zuzen, Mediatekan euskalki horrek daukan hutsa betetzea. 

Xaloak funtsean dauzkan herri guztietako grabazioak emango dizkio Nafarroako Gobernuari; grabazioek, betiere, interesgarriak izan behar dute euskalkiaren aberastasun aldetik eta eduki etnografikoaren aldetik.

Euskarabideak hitz eman du elkartearen ikus-entzunezko funtsak erabiliko dituela ikerketak eta azterlanak egiteko eta sustapen eta hedakuntza jardueretarako; hori, Nafarroako Euskararen Mediatekako zereginen arabera, euskara eta euskalkiak babesteko, berreskuratzeko eta garatzeko. Euskarabideak, funtsak beste edozertarako erabili nahi izanez gero, jabeen baimena beharko du. 

Hitzarmen hori Nafarroan euskara berreskuratzeko eta garatzeko Euskararen Foru Legearen helburu orokorraren esparruan dago. Izan ere, legearen arabera, foru erkidegoko euskalkiak errespetatu eta babestu egin behar dira. 

Hitzarmena, gainera, bat dator kultur elkartearen helburuekin: estatutuen arabera, elkartearen helburuetako bat da euskara hedabideetan sustatzea. Testuaren arabera, elkarteak, dagokion jardunean, ikus-entzunezko artxibo “garrantzitsuak” bildu ditu, Baztango euskalkiak babesteko “oso baliagarriak”; kontuan hartu beharra dago, gainera, gaur egun ikus-entzunezko euskarriekin lan egiten duen erakunde bakarra dela.

Dokumentazioa:
Mediateca del Vascuence de Navarra

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa