(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pirinioetako Planeko zentro balioaniztunetarako proiektuen lehiaketa deitu dute eta aurrekontua 1,8 milioi eurokoa da ostirala, 2010.eko maiatzak 21

Zentroak egingo dituzte Urrobi, Burgi eta Izizeko industrialdeetan eta zerbitzuak izango dira Erro, Aezkoa, Erronkari eta Salazar bailaretarako


Industrialdea

Pirinioetako Planeko zentro balioaniztunetarako proiektuen lehiaketa deitu dute

Nasursa sozietate publikoak Pirinioetako Planeko zentro balioaniztunetarako proiektuak idazteko lehiaketa deitu du. Zentroak egingo dituzte Urrobi, Burgi eta Izizeko industrialdeetan eta zerbitzuak izango dira Erro, Aezkoa, Erronkari eta Salazar bailaretarako. Hiru lehiaketetarako aurrekontua 1,8 milioi eurokoa da.

Proposamenak aurkezteko azken eguna ekainaren 30a da. Lehiaketak udara amaieran ebatziko dituzte, proiektuak 2010. urtea amaitu baino lehen idatzi eta onartzeko. Parte hartzeko oinarriak eta dokumentazioa www.nasursa.es web orrian daude.

Zentro balioaniztun horiek eraikiko dituzte Pirinioak garatzeko plan estrategikoaren barruan. Plan horren helburua da eremua gizarte eta ekonomia aldetik dinamizatzea eta biztanleen bizi kalitatea hobetzea. Zentro horiek toki erakundeek eskatu zituzten eta, horregatik, proiektu adierazgarri gisa daude planean sartuta. Izan ere, gaur egun sakabanatuta ematen dituzten edo oraindik sortu gabe dauden zerbitzuak biltzeko espazioa falta da. 

Nasursak, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari atxikitako sozietateak, zentro horiei dagozkien funtzioetara ondoen egokitzen diren proposamenak sarituko ditu. Era horretako zentroen funtzioak dira, hain zuzen, eremuan abian jartzen diren enpresa jarduerak hartzea eta biztanleentzako zerbitzu publikoak instalatzea. Eraikinak diseinatzeko proposamenetan eramangarritasun, kalitate, teknika eta ekonomia irizpideak hartu behar dira kontuan, bai eraikuntzan, bai mantentze-lanean. 

Epaimahaian Nasursako teknikariak egongo dira eta balioetsiko dituzte, proiektu lehiaketen arauei jarraiki, proposamenen kalitate arkitektonikoa eta funtzionala, eraikin bakoitzeko espazioaren optimizazioa eta energia aurrezteko eta energia berriztagarriak erabiltzeko konponbideak.

Lokaletan egongo dira bulego profesionalak, biltegiak, nasak eta guztiek erabiltzeko guneak; gune horiek bilera edo prestakuntza gela gisa erabiliko dira, premien arabera. Gainera, zentroetan sartu nahi duten ekintzaile eta enpresek zerbitzu komunak partekatzeko aukera izango dute (garbiketa, telekomunikazioak, e.a.), mantentze-lanetako gastuak gutxitzeko.

Lehen saria irabazten duten taldeak, oinarrizko proiektua eta egikaritze proiektua idazteaz gain, obrako zuzendaritza arduratuko dira. Gehieneko aurrekontua zentro bakoitzaren neurriaren araberakoa da. Urrobiko zentro balioaniztuneko zerbitzuak Erro eta Aezkoa bailaretarako izango dira; eraikinak 1.500 metro koadro dauzka eta aurrekontua 750.000 eurokoa da. Erronkariko bailararako zentroa Burgin egingo dute; eraikinak 1.190 metro koadro dauzka eta aurrekontua 600.000 eurokoa da. Azkenik, Salazar bailararako zentroa Izizeko industrialdean egingo dute; eraikinak 820 metro koadro izango ditu eta aurrekontua 450.000 eurokoa da. 

Epaimahaiak 3.000 euroko accesita eman diezaieke lehiaketa bakoitzean bigarren geratzen diren taldeei. 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa