(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Europako sei herrialdetako kideak larrialdi-zerbitzuei hizkuntza-trebakuntza eskaintzeko eskuliburuak prestatzen ari dira Iruñean ostirala, 2010.eko maiatzak 21

Javier Caballero Lehen presidenteordeak material didaktikoak egiten ari diren espezialistak hartu ditu 


Caballero kontseilaria CTCES programako ordezkariekin.

Caballero kontseilariak larrialdietarako hizkuntza-eskuliburuak egiten ari diren Europako kideak hartu ditu. ( irudia handitu )

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan (NAPI) egin da CTCES Europako proiektuaren hirugarren bilera. Ekimen horren bidez, larrialdi-zerbitzuetako langileen hizkuntza-ezagutzak hobetu nahi dira. Lantaldea zazpi herrialdetako zortzi kidek osatzen dute eta une honetan trebakuntza-materialak amaitzen ari da.

Javier Caballero Martínez Lehen presidenteordeak eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak Hizkuntza Irakaskuntza Komunikatiboa Mugaz gaindiko Larrialdi Zerbitzuetarako (CTCES) proiektuko parte-hartzaileak atzo arratsaldean hartu zituen Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Proiektuan, NAPIz gain, hurrengo hauek parte hartzen dute: Münster-go Unibertsitatea (Alemania); Negozio eta Garapen Zentroa (Polonia); Idris Hezkuntza Zentroa (Britainia Handia), Kaunasgo Unibertsitate Teknologikoa (Lituania); Oportoko Campus Birtuala (Portugal); Letoniako Unibertsitatea (Letonia); eta ICOS GMBH Zentro Informatikoa (Alemania).

Programa honetan material desberdinak egingo dira, eta larrialdi-zerbitzuek gehien erabiltzen dituzten esapideak eta hitzak hizkuntza desberdinetan bilduko dira. Modu horretan, larrialdi-zerbitzuetako langileek auzoko hizkuntzaren adierazpen eta ulermenean oinarrizko maila (A2) (Nafarroaren kasuan, frantsesa) eta hizkuntza erkidean (ingelesa) erdiko maila (B1) lortuko dute.

Une honetan, material didaktikoak kideen hizkuntzetan prestatzen ari dira: ingelesa, portugesa, alemana, poloniera, letoniera eta gaztelania. NAPIk zerrenda horretara frantsesa gehitu du, Nafarroarako interes estrategikoa baitu, Nafarroako Gobernuak bultzatzen duen Nafarroako Nazioarteko Planaren planteamenduekin bat etorriz.

Material horien artean, hezitzaileentzako eskuliburua, arlo horretan gehien erabiltzen diren hitzen hiztegia eta ‘on line’ prestakuntza-plataforma ariketekin daude.
Harreran, Caballero kontseilariak proiektu honen garrantzia azpimarratu zuen, oinarrizko gaikuntza linguistikoa emango baitu auzoko lurraldean edo beste herrialde batean beharrizan-egoerak artatzeko edo beste naziotasun eta hizkuntza bateko pertsonak artatzeko, “gaur egun pertsonen mugikortasuna biderkatu egin baita komunikazio-bide handiekin”. Ildo horretatik, kontseilariak gehitu zuen larrialdi-kasuetan mugak “guztiz gainditu eta ahaztu behar direla”.

NAPI eta Nafarroako Larrialdi Agentzia

Topaketak atzo hasi ziren eta gaur, ostirala, amaituko dira. Material didaktikoak hizkuntza desberdinetara egokitzeko lanak, materialen gidaritza-eginkizunak eta egindako ariketak zabaltzeko lana bateratu dira.
Nafarroan, lan horiek NAPIko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak egiten ditu, Nafarroako Larrialdi Agentziarekin eta Segurtasun Eskolarekin lankidetzan. Azken horiek ematen dituzte suhiltzaileek, aretoko buruek eta 112ko operadoreek, poliziek eta mota honetako jardueretan parte hartzen duten larrialdietako gainerako langileek erabilitako protokolo eta adierazpenak.

Lantaldeak ezarritako egutegiaren arabera, 2010eko ekainerako behin betiko materialak hizkuntza desberdinetan eginda egongo dira eta horiek gidatzen hasiko da. Horrez gain, proiektuarekin izandako lorpenen zabalkundea egingo da. Proiektua 2010eko irailean amaituko da, kideek azken bilera eginda Oporton (Portugal).

Proiektua 2008ko urrian hasi zen, Münster-go Unibertsitatean hasierako bilera eginda. Horren ostean bigarren jarraipen-bilera egin zen, Kaunasgo Unibertsitatean (Lituania). Ekimena Europako Leonardo programaren barruan sartzen da. Programa helduen etengabeko ikaskuntzarako sortu zen, eta 393.664 euroko kostu osoa du. Kopuru horren ehuneko 75 Europako funtsen bidez finantzatzen da eta ehuneko 25, parte hartzen duten erakunde eta entitateen ekarpenen bidez.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa