(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miguel Sanz Itxako Reyno de Navarra taldeko jokalariei eskubaloi Ligako trofeoa emateko ekitaldiaren buru izan da ostirala, 2010.eko maiatzak 21

Lizarrako taldeak Espainiako Federazioko presidentearen eskutik jaso du trofea, eta horrela denboraldiko hiru titulu handi eskuratu ditu


Transcripción textual del video

Sanz Lehendakariak Eskubaloi Ligako trofeoa Itxako Reyno de Navarra taldeko jokalariei emateko ekitaldian parte hartu du, eta jokalarien ahalegina eta ilusioa azpimarratu du. Jarraian, Espainiako Eskubaloi Federazioko presidenteak parte hartu du, eta amaitzeko, Andrea Barno taldeko jokalariak eta kapitainak.
Lehendakariak trofeoa Itxako taldek kapitainari eman dio.

Sanz Lehendakariak Eskubaloi Ligako trofeoa Itxako Reyno de Navarra taldeko jokalariei eman die. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakaria Itxako Reyno de Nafarra taldeko kideei Ligako txapeldunen kopa emateko ekitaldiaren buru izan da Gobernuaren egoitzan. Juan de Dios Román Seco Espainiako Eskubaloiko Errege Federazioko presidenteak kopa emateko ohorea Sanz Lehendakariari eman dio.

Lizarrako taldeak joan den larunbatean Emakumezkoen Eskubaloiko Asobal Ligan (ABF) bigarren garaipena lortu zuen, amaitzen ari den denboraldiko hirugarren titulu garrantzitsua.

Trofeoa eman aurretik, Gobernuko Lehendakariak eta Miguel Bujanda Itxako Kirol Sozietateko presidenteak opariak trukatu dituzte. Harrera horretara hurrengo hauek ere joan dira: Elena Torres Miranda Parlamentuko lehendakaria; María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria; Begoña Ganuza Bernaola Lizarrako alkatea; eta José Javier Esparza Abaurrea Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari kudeatzailea.

Itxako, Sanz Lehendakaria eta agintariak.

Itxako Reyno de Navarra taldeak trofeoa Nafarroako Jauregian jaso du. ( irudia handitu )


Sanz Lehendakariak jokalariak zoriondu ditu, eta taldearen ahalegina eta ilusioa nabarmendu du. Zuzendaritza-taldeari eta Lizarrako alkateari ere zorionak eman dizkie. Kirolariei zuzenduz, Sanzek azpimarratu du “adibidea” direla “ahalegin eta adimen osoa helburu baten zerbitzura jarri dutelako”, eta horrela “helburuak errazago lortzen direla”.

Itxako Reyno de Navarra taldeak Almeriako Vícar Goya taldeari irabazi zion maiatzaren 15ean, 38-17 emaitza lortuta. Horrela ABF Ligan ondoz ondoko bigarren garaipena lortu zuen. Beraz, denboraldia hiru titulu handirekin amaitu du: Espainiako Superkopa, Erreginaren Kopa eta ABF Liga. Une ona da jokalarien ibilbidean, eta horietako zazpi Espainiako Selekzioan daude.


Itxako Reyno de Navarra taldeko jokalariak hauek dira: Andrea Barno –kapitaina ere bada- eta Macarena Aguilar jokalari zentralak; Conchi Berenguel, Naiara Egozkue, Elisabeth Pinedo, Jessica Alonso eta Amaia Azanza hegaleko kirolariak; Nely Carla Alberto, Nerea Pena eta Christina Rohde alboko jokalariak; Patricia Pinedo eta Alexandrina Barbosa lehen lerroko jokalariak, Silvia Navarro eta Marieke Van der Wal atezainak; eta Begoña Fernández eta Laura Cracium pivoteak.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa