(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Itundutako ikastetxeek egoera soziokultural txarrean dauden ikasleei arreta emateko laguntzak deitu dituzte ostirala, 2010.eko maiatzak 21

Laguntza irakasleak kontratatzeko eta ikasleen jantokiko eta ekipamendu pertsonaleko gastuak ordaintzeko 1,1 milioi euro jarriko dituzte


Nafarroako Gobernuak bi laguntza deialditarako eskariak aurkezteko epea ireki du, itundutako ikastetxeei egoera soziokultural txarrean dauden ikasleei arreta ematen laguntze aldera.

Diru-laguntza, guztira, 1,1 milioi eurokoa da 2010-2011 ikasturterako. Zenbateko horretatik 669.029 euro izango dira laguntza irakasleak kontratatzeko, eta 434.456 euro jantoki zerbitzua, ikasleen ekipamendu pertsonala eta eskola jarduerak ordaintzeko. 

Laguntza irakasleentzako zenbatekoa izango da, zehazki, bi maila edo gehiago atzeratuta dauden Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako irakasleak kontratatzeko. Gauden ikasturtean laguntza eskatu zuten 39 ikastetxeetarako 15 irakasle kontratatu dituzte.

Jantokiko eta ekipamendu pertsonalerako gastuak ordaintzeko diru-laguntzak honela banatuko dituzte: 310.000 euro jantoki zerbitzurako (ikasle eta maila bakoitzeko gehienez 400 euro); 114.556 euro ekipamendu pertsonalerako eta ikastetxeko lanak egiteko irteeretan parte hartzeko (ikasle bakoitzeko 150 euro); eta 10.000 euro ikasleen laurdena etorkina edo gizarteak baztertua duten ikastetxeetarako. 

Diru-laguntza horiek jasotzeko (jantokia eta ekipamendua), ezinbestekoa da Gizarte Zerbitzuen aldeko txostena edukitzea. Gauden ikasturtean 50 ikastetxek jaso dituzte diru-laguntza horiek. Zehazki, ekipamendurako 687 laguntza eta jantokirako 839 laguntza eman dituzte. 

Aipatu ezaugarridun ikasleak dituzten itundutako ikastetxeek Hezkuntza Departamentuko Kulturaniztasun Atalari zuzendu behar diote eskaria, beranduenera ere 2010eko maiatzaren 27an. Eskaria entregatu behar da Hezkuntza Departamentuko erregistroan, Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean aurreikusitako bulegoetan edo Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez.

Informazio gehiago nahi izanez gero, 2010eko maiatzaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 56. zenbakia kontsultatu besterik ez duzue.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa