(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 4,5 milioi euro bideratu ditu nekazaritzako elikagaien 22 industriari laguntzak emateko 2012ra arte astelehena, 2010.eko maiatzak 24

Diruz lagundutako enpresek 32,8 milioi euro inbertituko dituzte guztira proiektuetan


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariari baimena eman dio 4,5 milioi euroko gastuen konpromisoa har dezala nekazaritzako elikagaien 22 industriari laguntzak emateko 2012ra arte. Diruz lagundutako enpresek 32,8 milioi euro inbertituko dituzte guztira proiektuetan.

Nekazaritzako elikagaien enpresa

Nekazaritzako elikagaien enpresa

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariari baimena eman dio 4,5 milioi euroko gastuen konpromisoa har dezala nekazaritzako elikagaien 22 industriari laguntzak emateko 2012ra arte. Diruz lagundutako enpresek 32,8 milioi euro inbertituko dituzte guztira proiektuetan.

Laguntzak 1. ardatzera biltuta daude (lehiakortasuna handitzea) 2007-2013 Landa Garapen Programaren barruan. EBk (NBEUF) %16ko finantzaketa eskainiko du, eta Nafarroako Gobernuak %84koa.

2010ean, enpresa horiei laguntzeaz gain, espedienteen kopuruak gora egingo du urteak aurrera egin ahala. Gogoan izan behar da 2009an nekazaritzako elikagaien industriak 165 milioi euro inbertitu zituela, eta horretarako diru-laguntza publikoen bidez 21,4 milioi jaso zituela, hau da, %13. Inbertsio horiekin, Nafarroan 13 ekoizpen-planta berri ezarri ziren eta guztira 56 espedienteren artean banatu ziren.

Diruz lagundutako enpresak eta emandako zenbatekoak

Ondoren, diruz lagundutako enpresen zerrenda, enpresa horiek hartzen dituzten herriak adieraziz, laguntzeko moduko inbertsioak eta kasu bakoitzean emandako diru-laguntzak eskaintzen dira:

Andosilla: Ind. Grasas Marín-Navarra: laguntzeko moduko inbertsioa (3.110.521 €), emandako diru-laguntza (373.262 €, %12); eta Industrias Suescun: laguntzeko moduko inbertsioa (165.800 €), emandako diru-laguntza (18.238 €, %11); Arguedas: Producción Arroz Navarra: laguntzeko moduko inbertsioa (217.110 €), emandako diru-laguntza (54.277 €, %25); Artaxoa: Ochoa Echeverría Hermanos: laguntzeko moduko inbertsioa (384.392 €), emandako diru-laguntza (126.849 €, %33); Azagra: Angel Manero: laguntzeko moduko inbertsioa (2.108.339 €), emandako diru-laguntza (295.167 €, %14); Bera: Conservas Martiko: laguntzeko moduko inbertsioa (1.109.956 €), emandako diru-laguntza (166.493 €, %15); Cadreita: Conservas Ángel Ría: laguntzeko moduko inbertsioa (251.000 €), emandako diru-laguntza (35.140 €, %14); Caparroso: Piensos Caparroso: laguntzeko moduko inbertsioa (206.852 €), emandako diru-laguntza (18.616 €, %9); Zarrakaztelu: La Oliva Agroalimentación: laguntzeko moduko inbertsioa (310.662 €), emandako diru-laguntza (49.706 €, %16); Cintruénigo: Bodegas Julián Chivite: laguntzeko moduko inbertsioa (537.373 €), emandako diru-laguntza (85.979 €, %16); Cortes: Ultracongelados de Cortes: laguntzeko moduko inbertsioa (628.767 €), emandako diru-laguntza (75.452 €, %12); Elizondo: Productos Cárnicos Artesanos Baztán: laguntzeko moduko inbertsioa (747.326 €), emandako diru-laguntza (261.564 €, %35); Faltzes: Unión de Fabricantes de Conservas: laguntzeko moduko inbertsioa (368.186 €), emandako diru-laguntza (51.546 €, %14).

Funes: Inlemaz: laguntzeko moduko inbertsioa (1.822.655 €), emandako diru-laguntza (236.945 €, %13); Fustiñana: Alimentos y Derivados Navarra: laguntzeko moduko inbertsioa (14.964.061 €), emandako diru-laguntza (1.945.327 €, %13); Lekunberri: Cárnicas Lasarte: laguntzeko moduko inbertsioa (12.292 €), emandako diru-laguntza (3.687 €, %30); Irunberri: Ind. Cárnicas Navarra: laguntzeko moduko inbertsioa (812.593 €), emandako diru-laguntza (121.889 €, %15); Mendabia: Agrícola La Maja: laguntzeko moduko inbertsioa (197.150 €), emandako diru-laguntza (55.202 €, %28); Milagro: Alimenco: laguntzeko moduko inbertsioa (385.250 €), emandako diru-laguntza (42.377 €, %11); Iruñea: Lácteos de Navarra: laguntzeko moduko inbertsioa (4.184.627 €), emandako diru-laguntza (460.309 €, %11); Ribaforada: Control de Porciones: laguntzeko moduko inbertsioa (94.500 €), emandako diru-laguntza (12.285 €, %13); Tutera: Jamones El Volatín: laguntzeko moduko inbertsioa (219.608 €), emandako diru-laguntza (26.353 €, %12).


Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa