(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua elkarlanean ari da Botere Judizialarekin Justiziako zerbitzu informatikoak hobetzeko astelehena, 2010.eko maiatzak 24

Gaur sinatutako akordioak izapidetze digitala biltzen du Nafarroako Auzitegi Gorenaren gobernu eta idazkaritza kontuetarako


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Herrizaingoko kontseilaria den Javier Caballero Martínez jaunak, eta Botere Judizialeko Kontseilari Nagusiak (CGPJ), Fernando de la Rosa Torner jaunak, Nafarroako Jauregian lankidetzako hitzarmena sinatu dute Nafarroako Auzitegi Gorenean (TJSN) aplikazio informatiko berria ezartzeko. Ekitaldian organo horretako presidentea izan da, Juan Manuel Fernández Martínez jauna; halaber, TSJNko gobernu-idazkaria, Mercedes Vitrián Argita andrea eta CGPJko lurralde bozeramailea, Miguel Carmona Ruano jauna.

Botere Judizialeko Kontseilu Orokorrak eta Nafarroako Gobernuak hitzarmena sinatutako akordioa.

Nafarroako Gobernua elkarlanean ari da Botere Judizialarekin Justiziako zerbitzu informatikoak hobetzeko. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Herrizaingoko kontseilaria den Javier Caballero Martínez jaunak, eta Botere Judizialeko Kontseilari Nagusiak (CGPJ), Fernando de la Rosa Torner jaunak, Nafarroako Jauregian lankidetzako hitzarmena sinatu dute Nafarroako Auzitegi Gorenean (TJSN) aplikazio informatiko berria ezartzeko. Ekitaldian organo horretako presidentea izan da, Juan Manuel Fernández Martínez jauna.

Tresna informatikoa, Gobernu Kudeaketarako Sistema izenekoa, CGPJk garatu du era horretan TSJNren gobernu eta gobernu-idazkaritzako aretoaren kudeaketa errazteko. Espedienteak digitalki izapidetzeko aukera eskaintzen du, paper beharrik gabe; izan ere, dokumentu elektronikoak biltzeko aukera eskaintzen du sarrera-erregistroan; halaber, jakinarazpen telematikoak, sinadura digitalaren bidez. Alderdien arabera, espediente digitalaren “enbrioitzat” har daiteke Justizia Administrazioaren eremuan.


Zehazki, komunikazioak hobetu eta arinduko ditu (gai-zerrendak, akten idazketa, akordio-egiaztagiriak) eta erabakiak hartzeko koordinazio hobea eskainiko du. Erabiltzaileek Sisteman sartzeko aukera izango dute –CPJNren zerbitzari batean zentralizatutakoa- Interneteko nabigatzaile baten bidez.

Hitzarmenaren bidez, CGPJk TSJNren gobernu eta idazkaritzako aretoaren funtzionamenduari buruzko azterketa egiteko konpromisoa hartu du aplikazioa egokitzeko; ondoren ezartzeko, produktuaren lizentziak eskaintzeko, tresnaren administrazio zentralizatua eta bere mantentzea, erabiltzeko hasierako prestakuntza ematea eta prestatzaileen prestakuntza, Nafarroako Gobernuaren sarearekin lotzen dituen komunikazioen linea mantentzea, eta azkenik, epaile eta magistratuei Moneta eta Tinbre Fabrika Nazionalak jaulkitako egiaztagiri digitalak eskaintzea.

Bestalde, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioa ekipamendu informatikoak eta eskanerrak hornitzeaz arduratuko da; halaber, mantentzea; komunikazio-plataforma ezartzea, softwarea eta hardware beharrezkoak ezartzea sinadura elektronikoa erabiltzeko; CPJNren hasierako prestakuntzan bildu ez diren erabiltzaileen prestakuntza; eta komunikazio lineak mantentzea.

Alderdiek agerian utzi dute hitzarmenean Justizia Administrazioan teknologia berrien sustapena eta erabilera “lehentasuna” direla, eta euren esanetan, Justizia Administrazioa ez da soilik hobetzen bulego judizialetan teknologia berrienak jarrita; izan ere, gobernu-organoek ere tresnak behar dituzte kudeaketa eraginkorra izateko (ordezko magistratuak, errefortzu-neurriak, gaien memoriak edo banaketa arauak egitea, espedienteak izapidetzea, aktak idaztea, etab.)

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa