(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Areta-Sarrigurengo Glorieta eraberritzeko kontratazioa baimendu du astelehena, 2010.eko maiatzak 24

Obrak berehala jarriko dira lizitazioan eta zenbatekoa 1.875.673 eurokoa da


Sarrigurengo panoramika

Egües Sarrigurengo ikuspegi panoramikoa

Nafarroako Gobernuak gaurko saioan akordio bat sinatu du. Akordio horretan, Obra Publiko, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak, Laura Alba Cuadrado andreak, Areta-Sarriguren errotondako sarbideak eraberritzeko obrak kontratatzeko baimena eman dio; halaber, oinezkoentzako beheko pasabidea eta bizikletetarako karrila eraikitzeko, era horretan, edukiera eta segurtasun handiagoa eskaintzeko.

Obren zenbatekoa 1.875.673,05 eurokoa da eta Obra Publiko, Garraio eta Komunikazioetako Departamentuaren, Nasuinsaren eta Egües Bailarako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena da. Zehazki, Obra, Garraio eta Komunikazioetako Departamentuak 879.755,36 euro emango ditu, Nasuinsak 700.000 euro eta Egües Bailarako Udalak 295.917,69 euro.

Obrak berehala izango dira lizitazioan, eta aurreikuspenen arabera, hurrengo irailean hasiko dira eta 2011ko lehen hiruhilekoan amaituko dira.

Obren deskripzioa

Areta-Sarrigurengo Glorietaren edukiera handitzeko, ondoko neurriak hartuko dira:

- Iruñea-Ronda adarra: karril berri bate mango zaio.

- Badostain-Sarriguren adarra: adar horretarako karrila bikoiztea aurreikusita dago, errotondarako sarbide zuzenean eta Badostain eta Sarriguren lotuneen arteko errondaren luzeran. Sarbide hori, aforoen arabera, Sarriguren-Areta errotondaren funtzionamendu txarraren arduradun nagusia da.

- Ronda-Areta adarra: puntu horretan adar independentea proiektatu da, errondatik Aretarantz doazen ibilgailuen mugimendu zuzena ahalbideratuko duena.

- Ronda-Sarriguren adarra: jarduera horren bidez, trafikoa erabat arinduko da Sarrigurengo errotondan; izan ere, Rondatik Sarrigurenerako sarbidearen ibilbideak dibertsifikatzeko aukera eskainiko du.

- Errotondaren barruko eraztunaren espazio anularra handitzea.

Oinezkoentzako beheko pasabidea

Oinezkoentzako beheko pasabidea aukeratzearen arrazoiak desberdinak dira, besteak beste, ibilbide luzerak txikiagoak dira, trafikoa ez da eragozten, erabilerrazagoa da mugikortasun urria dutenentzat eta hobeto eusten dio eguraldi txarrari.

Pasabideak 362,5 metro ditu luzeran NA-150 (Ripagainako obretan bildutakoa) eskuma aldean den autobus geltokitik, eta Maristas ikastetxeko oinezkoentzako bidean amaitzen da. Luzera osotik, 50 metro baino ez dira zeru zabalean eta maldak ez du inon ere %10 gainditzen; halaber, egituraren gutxieneko galiboa 3 metrokoa da. Era berean, gutxieneko zabalera 6,3 metrokoa da (4 metro espaloian eta 2,30 metro bizikletetarako karrilak).

Diseinuari dagokionez, beheko pasabideari gehieneko luzera eman zaio zeru zabalean, zati zabala bereziki estalitako zonaldeetan, etengabeko argiztapen bermea eta existitzen diren zerbitzuekiko bateragarritasuna.


Dokumentazioa:
Plano de Sarriguren

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa