(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

SODENA enpresa publikoak eta UPNAk lankidetza zientifiko-teknologikorako akordio markoa sinatu dute asteartea, 2010.eko maiatzak 25

Xedea ikerketa zientifiko eta teknologikoa ekoizpen ehunera eramatean efizientzia albait handiena lortzea eta ikerketa horri balioa ematea da


Transcripción textual del video

José Mª Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak eta Sociedad de Desarrollo de Navarra SA (SODENA) enpresa publikoaren presidenteak eta Julio Lafuente López Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak lankidetza akordio markoa sinatu dute ikerketa zientifiko eta teknologikoaren esparruetan. Akordioaren bidez ikerketa zientifiko eta teknologikoa ekoizpen ehunera eramatean efizientzia albait handiena lortu nahi da eta ikerketari balioa eman nahi zaio. Ekitaldian Jose Mª Aracama Yoldi SODENAko kudeatzailea eta Alfonso Carlosena García UPNAko ikerketa errektoreordea egon dira.

SODENA-UPNA akordioaren sinadura

SODENA enpresa publikoak eta UPNAk lankidetza zientifiko-teknologikorako akordio markoa sinatu dute ( irudia handitu )

José Mª Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak eta Sociedad de Desarrollo de Navarra SA (SODENA) enpresa publikoaren presidenteak eta Julio Lafuente López Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak lankidetza akordio markoa sinatu dute ikerketa zientifiko eta teknologikoaren esparruetan. Akordioaren bidez ikerketa zientifiko eta teknologikoa ekoizpen ehunera eramatean efizientzia albait handiena lortu nahi da eta ikerketari balioa eman nahi zaio. Ekitaldian Jose Mª Aracama Yoldi SODENAko kudeatzailea eta Alfonso Carlosena García UPNAko ikerketa errektoreordea egon dira.

Roig kontseilariak akordio hau modu positiboan baloratu du eta, bere ustez, oinarri teknologikoa duten proiektu berriak ekarriko ditu, eta proiektu horiek balio erantsia eta enplegua sortuko dituzte. Hori dela eta, ongizatzea eta aberastasuna sortuko dira gizartean. Era berean, pozik agertu da UPNAn ikerketaren arloan egiten den lanarekin. Bestalde, UPNAko errektoreak azpimarratu duenez, unibertsitateak talentua sustatzea eta erakartzea, ezagutzari balioa ematea eta lurraldearen garapen ekonomikoan laguntzea du xede. José Mª Aracama SODENAko kudeatzaileak gogorarazi du SODENAn aldaketa ekonomikoaren ildo estrategikoetan lan egiten dela, eta ildo horretatik, mundu osoko unibertsitate nagusiekin harremanak ezarri direla.

Akordioaren arabera, SODENAk negozio-ideia bihurtzeko potentzial handia duten teknologiak edo ezagutza oro har identifikatzen lagunduko du, oinarri teknologikoa duten enpresak sortzeko edo industria jabetza moduan erregistratu eta merkaturatzeko. Jarduera hori, batez ere, arlo hauetan aplikatuko da: energia berriztagarriak; bioteknologia eta biomedikuntza; ingeniaritza biomedikoa; ingurumen-agrobiologia eta nanoteknologia.

Bestalde, UPNAk jarduera-ildo horietako batzuk Nazioarteko Bikaintasun Campusaren proiektuaren barruan gehituko ditu. Proiektu horretan, UPNAk Kalitate Aipamena lortu zuen 2009an. Julio Lafuente UPNAko errektoreak gogorarazi duenez, proiektuak hiru ardatz ditu: ingurumenarekiko konpromisoa energia eredu berriari arreta berezia eskainiz, gizarte konpromisoa eta lurraldearekiko konpromisoa. Hori guztia unibertsitatearen eginkizunei lotuta dago: irakaskuntza, ikerketa eta transferentzia, eta horrek campusa modu bertikal zein horizontalean aldatzea dakar.

Bi erakunde horiek zenbait ekintzatan lankidetzan aritzen dira. Ildo horretatik, azpimarratzekoa da bi erakundeak gehiengo akziodunak direla 2008ko urtarrilean eratutako nanoteknologiaren arloko I+G fundazioan (FideNa).

SODENA enpresa publikoa da eta Nafarroarako enpresa-proiektuen sorrera eta garapena bultzatzea du xede, ekintza koordinatuetan lankidetzan arituz, Nafarroako ekonomiaren gehiengo lehiakortasuna lortze aldera. Arrisku-kapitala inbertsio-proiektuak gauzatzeko finantza-tresna nagusia da.

UPNA zuzenbide publikoko erakundea da, eta eskumenen barruan, goi-mailako hezkuntzaren zerbitzu publikoa dagokio ikerketaren, irakaskuntzaren eta ikasketen bidez. Nortasun juridikoa eta berezko ondarea ditu, eta erakundearen autonomia beste erakunde batzuekin koordinazioan eta lankidetzan aritzeko funtsezko tresna da.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa