(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako zentro berria inauguratu du Azagran asteazkena, 2010.eko maiatzak 26

Datorren ikasturtean, titulartasun publikoko ikastetxeek 5.995 plaza eskainiko dituzte, eskaeren %87ri erantzunez


Sanz Lehendakaria gela bat bisitatzen.

Sanz Lehendakariak Azagrako 0-3 urte bitarteko haurrentzako zentroa inauguratu du. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakaria Azagrako 0 eta 3 urte bitarteko zentro berriaren inaugurazio-ekitaldiaren buru izan da gaur goizean. Udal titulartasuneko haur eskolak Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jaso du, 975.000 euro guztira, hain zuzen ere, ikastetxea eraikitzeko egindako 1,1 milioi euroko inbertsioaren %85. 

Inaugurazio ekitaldian Alberto Catalán Higueras Hezkuntza kontseilariak; María Antonia Berisa Sánchez Azagrako alkateak; eta Ana Adán Zudaire zentroko zuzendariak parte hartu dute, beste agintari batzuekin (besteak beste, Roberto Jiménez PSNko idazkari nagusia) eta ikastetxeko langileekin batera.

Hezkuntza Departamentuak diruz lagundutako udal titulartasuneko zentroek eta Nafarroako Gobernuak Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez zuzenean kudeatutako zentroek datorren ikasturtean 5.995 plaza eskainiko dituzte guztira, herri administrazioen menpeko zentroetan egindako eskaeren %87ri erantzunez.

Sare publikoaren datuak baino izan ez arren, eta Nafarroako Eskola Kontseiluak oraintsu egindako ikerketa baten arabera, bi urteko haur guztien erdiak eskolatuta daude, hau da, eskolatze maila Espainiako batez bestekoa baino hamar puntu handiagoa da.

Sanz Lehendakariak Nafarroako armarria zentroko zuzendariari eman dio.

Sanz Lehendakariak Nafarroako armarria eman dio Azagrako 0-3 urte bitarteko haurrentzako zentro berriari. ( irudia handitu )


104 haurrentzako zentroa


Azagrako 0 eta 3 urte bitarteko zentro berria Ramón y Cajal kaleko 3. zenbakian kokatuta dago, Francisco Arbeloa ikastetxe publikoko Haur Hezkuntzako bigarren zikloaren eraikinaren ondoan. Ikastetxe hau joan den maiatzaren 17an ireki arte, haurrentzako instalazioak udaleko kultura-etxean zeuden.

Ikastetxea lau unitatetik zortzi unitate izatera igaro da, eta 104 ikasle hartuko ditu. Mementoz sei unitate prestatu dira, hau da, hiru gela bikoitz, bata 0 eta 1 urte bitarteko haurrentzat (16 ikasle), beste bat 1 eta 2 urte bitarteko haurrentzat (24 ikasle), eta hirugarrena 2 eta 3 urte bitartekoentzat (32 ikasle). Gainerako unitateen bidez etorkizuneko eskaerari aurre egin nahi zaio. Gaur egun 50 haur daude matrikulatuta.

Behe solairuko eraikinak 1.082 m²-ko azalera eraikia du. Lau gela bikoitz (64 m² bakoitzak), atseden gela bat (30 m²), zerbitzuen gela bat (15 m²), erabilera anitzeko gela bat (90 m²) eta bi tailer-gela (28 eta 29 m²) ditu, baita sukaldea, egongela, aldagela, garbitegia, zuzendaritza-bulegoa, bilera-gela eta instalazioen gela ere. Horrez gain, 371 m²-ko patioa du, honela banatuta: 321 m²-ko patio nagusia eta lau patio txiki, 12,45 m²-koak, gela bakoitzetik sarrera dutenak.

Proiektua Francés Arquitectos SL estudioak idatzi zuen eta lanak ARIAN Construcciones y Gestión de Infraestructuras, SA enpresak gauzatu ditu.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa