(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

García Malo kontseilariak Noain inguruko Oinarriko Gizarte Zerbitzuen egoitza inauguratu du asteazkena, 2010.eko maiatzak 26

Nafarroako Gobernuak 120.386 euro inbertitu ditu oztopo arkitektonikoak ezabatzeko eta zentroko irisgarritasuna hobetzeko 


Noaingo Gizarte Zerbitzuak

Noaingo Gizarte Zerbitzuen egoitzaren inaugurazioa. ( irudia handitu )

María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak eta Miguel Enguita Orecilla Noain oinarrizko inguruko Oinarriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariak Noain inguruko Oinarriko Gizarte Zerbitzuen egoitza berritua inauguratu dute gaur. Lanak 2009ko urria eta 2010eko apirila bitartean egin dira eta Gobernuak kopuru osoaren %78ko diru-laguntza eman du. Proiektuan egindako inbertsio osoa 154.307 euro izan da.

Lanen bidez oztopo arkitektonikoak kendu eta emandako zerbitzuen irisgarritasuna hobetu da, batez ere adinekoentzat eta mendekotasunen bat duten pertsonentzat.

Oinarriko Gizarte Zerbitzu hauek hartzen duten inguruan Noain, Beriain, Galar, Tebas-Muru Artederreta, Elo, Ibargoiti, Biurrun eta Untzue sartzen dira, 13.767 biztanle guztira. Gaurko ekitaldira herri horietako alkateak joan dira, baita aurten 25. urteurrena betetzen duen Mankomunitateko gizarte-agenteak eta teknikariak ere.

Aipatutako deialdiaren barruan eta xede berberekin, hurrengo hauei ere diru-laguntza eman zaie: Berriozargo Udalari 47.279,21 euro, Ultzama inguruko Oinarriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari 35.103,21 euro, Leitzako Udalari 89.853,74 euro, Queiles ibarreko Oinarriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari 185.362,91 euro eta Vianako Udalari 82.499,25 euro.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa