(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Dallasgo Wind Power azokan energia berriztagarrien eredua aurkeztu du asteazkena, 2010.eko maiatzak 26

Enpresa zuzendari nagusiak “Nafarroako ereduari” buruzko hitzaldia eman du eta Estatuko Energia idazkariak Nafarroako standa bisitatu du


Transcripción textual del video

"Wind Power" azoka, munduko azoka eolikorik garrantzitsuena, 2010eko edizioan Dallasen egiten ari da. Nafarroak bertara bidalitako ordezkaritzak, atzo, asteartea, laneko gosari batean parte hartu zuen Pedro Marín Estatuko Energia idazkariarekin. Ekitaldian, hurrengo hauek parte hartu zuten: Nafarroako Gobernuaren laguntzari esker SODENAren bitartez azokan lehenengoz parte hartu duten hamaika enpresetako ordezkariak, Foru Komunitatean ezarritako konpainia handien zuzendariak eta CENEReko ordezkariak. Horiekin batera, Begoña Urien Nafarroako Gobernuko Enpresa zuzendari nagusia egon zen.

Nafarroako ordezkaritzako kideak, Begoña Urienekin eta Pedro Marínekin, Wind Power azokan Nafarroak duen standean. ( irudia handitu )

"Wind Power" azoka, munduko azoka eolikorik garrantzitsuena, 2010eko edizioan Dallasen egiten ari da. Nafarroak bertara bidalitako ordezkaritzak, atzo, asteartea, laneko gosari batean parte hartu zuen Pedro Marín Estatuko Energia idazkariarekin. Ekitaldian, hurrengo hauek parte hartu zuten: Nafarroako Gobernuaren laguntzari esker SODENAren bitartez azokan lehenengoz parte hartu duten hamaika enpresetako ordezkariak, Foru Komunitatean ezarritako konpainia handien zuzendariak eta CENEReko ordezkariak. Horiekin batera, Begoña Urien Nafarroako Gobernuko Enpresa zuzendari nagusia egon zen.

Energia berriztagarriek Espainian dituzten perspektibei buruzko hitzaldia eman ondoren, Marínek Nafarroak “Wind Power” azokan duen pabilioia bisitatu zuen. Ekimena goraipatu zuen, Foru Komunitateko enpresen stand guztien aldeko interesa agertu ondoren. Enpresaburuek Estatu idazkariari hainbat zalantza helarazi zizkioten, besteak beste, Industria Ministerioa sektore horretan prestatzen ari den araudi berriari buruzko alderdiak eta Nafarroan ekoitzitako energia berdearen huste-arazoak.

Ondoren, ekitaldian parte hartu zuten nafar batzuk George W. Bush Ipar Amerikako presidente ohiak emandako hitzaldira bertaratu ziren. Azken horrek gogorarazi zuen bera Texaseko gobernadorea zela energia eolikoari bultzada handia eman ziola, eta ordutik estatu hori arlo horretan liderra dela Estatu Batuetan. Bush presidente ohiak adierazi zuen ziur dagoela bere iloben autoak energia garbiek sortutako elektrizitatearekin mugituko direla.

Begoña Urien enpresa zuzendari nagusiak Nafarroako berriztagarrien eredua aurkezteko hitzaldian parte hartu zuen. ( irudia handitu )


Nafarroako eredua eztabaidagai

Astearte arratsaldean, Southern Methodist Universityko Meadows Museoko hitzaldien aretoan Begoña Urien Nafarroako Gobernuko Enpresa zuzendari nagusiak hitz egin zuen. Horren ondoren, eztabaida egin zen Nafarroak energia berriztagarrien arloan duen ereduari buruz, Estatu Batuetan “arrakasta istorio” bat dela esaten baitute.

Hitzaldira, besteak beste, hurrengo hauek hurreratu ziren: Miguel Angel Fernández Espainiak Houstonen duen kontsula eta José Javier Armendáriz CENEReko zuzendari nagusia. Begoña Urienek iragarri zuen SODENAk konpainia bat sortuko duela auto elektrikoa garatzeko eta Nafarroak energia berriztagarrien arloan duen arrakasta garatze bidean dauden herrialdeetan ezar daitekeela adierazi zuen, bultzada eragiteko.


1. argazkia (ezkerretik eskuinera): Márcos Repáraz Altsasuko Jatorman SL enpresako zuzendari kudeatzailea bere standa Begoña Urien Enpresa zuzendari nagusiari, Miguel Angel Fernández Espainiak Houstonen duen kontsulari eta Pedro Marín Estatuko Energia idazkariari aurkezten.

2. argazkia: Begoña Urien Nafarroako Gobernuko Enpresa zuzendari nagusia Dallasgo "Southern Metodist University"-n emandako hitzaldian.

Galeriako argazkia (ezkerretik eskuinera): Nuria Machicot Merkataritza eta Industria Ganberako ordezkaria "Wind Power 2010" azokan, Pedro Marín Estatuko Energia idazkaria eta Begoña Urien Enpresa zuzendari nagusia.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa