(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Iruñeko Udalari hiriko Arte Garaikideko Bildumaren Katalogoa eman dio
osteguna, 2010.eko maiatzak 27

Ekitaldi hori Kultura Departamentua egiten ari den “Nafarroako Kultura Ondareko Ondasun Higigarrien Katalogoaren” barruan sartzen da


Corpas kontseilariak alkateari Iruñeko Udaleko Arte Garaikideko Bildumaren Katalogoaren ale bat eman dio. ( irudia handitu )

Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilariak Yolanda Barcina Angulo Iruñeko alkateari Iruñeko Udaleko arte garaikideko bildumaren katalogoaren ale bat eman dio gaur goizean. Ekitaldi hau Kultura eta Turismo Departamentua egiten ari den Nafarroako Kultura Ondareko Ondasun Higigarrien Katalogoaren barruan sartzen da. Lan horren barruan, 2009an Iruñeko Udaleko arte garaikideko bildumaren katalogazioa egin zen.

Lanak 2009ko apiriletik egin ditu Nafarroako Unibertsitateko Artearen Historiako espezialisten ekipoak. Ekipo hori Ignacio Miguéliz Valcarlosek, Eduardo Morales Solchagak eta Silvia Sádaba Ciprianek osatzen dute. Multzo artistiko honen katalogazioan 526 fitxa idatzi dira Iruñeko Udaleko arte garaikideko bilduma osatzen duten pintura, eskultura, eskultura monumental eta bideokreazioko piezen inguruan.

Lanak hartzen dituzten udal espazioetan landa-lana egin ondoren, katalogoko fitxak idatzi dira, Nafarroako Kultura Ondareko Ondasun Higigarrien Katalogoko eredu berberari jarraituz, katalogoko fitxa normalizatua izanda. Fitxa hori erabiliz, 2008tik Sarasate Funtseko 387 pieza idatzi dira Nafarroako biolin-jotzailearen jaiotzaren mendeurrena dela eta.

Iruñeko Udaleko arte garaikidearen bilduma funts dinamikoa da, bilduma irekia eta hazten ari dena baita. Bilduma hori aberastu egiten da Iruñeko Udalak ARCO azokan egiten dituen erosketekin.

Katalogazio hau lan-tresna da Iruñeko Udalerako, eta Udalak arte garaikidearen bildumaren kontserbazio, zabalkunde eta handitze jardunak garatzeko erabili ahal izango du. Modu horretan, katalogazioari esker, lanak Iruñeko Udaleko web orrian jarri ahal izango dira, kasuan kasuko lekuetan behar den moduan identifikatuko dira eta lan horien kontserbazio-egoeraren, mugimenduen eta erosketa berrien jarraipena egin ahal izango da. Modu horretan, Iruñeko Udalak xede berbereko beste jardun batzuei jarraipena eman die, besteak beste oraintsu 'Guía de escultura urbana en Pamplona' argitaratu baitu; horretan, hiriaren espazio publikoetan dagoen eskultura ondarearen berri ematen da.

Nafarroako Kultura Ondareko Ondasun Higigarrien Katalogoa

Nafarroako Kultura Ondareko Ondasun Higigarrien Katalogoa azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 50. artikuluak sartutako ezagutza-tresna da. Arau horrek Foru Administrazioa behartzen du kultura-ondarearen ikerketa egiten jarraitzera kultura balioa duten ondasun higigarrien arloan. Hori dela bide, esparru horretan ikerketa-lan garrantzitsua egingo da, ondasun horien titulartasun juridikoa gorabehera.

Catálogo Monumental de Navarra lana eginda, Foru Komunitateak eginkizun horren zati garrantzitsu bat eginda zuen, baina urte hauetan beste ondasun garraiagarri, ezkutu eta sakabanatu hauen inguruan lanean ari da. Horretarako, 2006an Nafarroako Unibertsitateko Arte Departamentuaren zerbitzuak kontratatu zituen eta emaitza Catálogo Monumental de Navarra izan zen. Departamentu horrek, gainera, Nafarroako Ondarearen eta Artearen katedra du eta bertan Nafarroako Kultura Ondareko Ondasun Higigarrien Katalogoa osatuko duten ondasun higigarriak ikertu, kokatu, katalogatu eta baloratzeko espezialistak daude. Gaur egun katalogo honetan 1.954 fitxa daude.

Nafarroako Kultura Ondareko Ondasun Higigarrien Katalogoaren barruan bultzatutako ildoetako bat udal ondarea da. Ildo horretatik, 2007an Lizarrako Udaleko ondasunak katalogatu ziren (53 fitxa), eta 2008an Erriberriko Udalean (130 fitxa) eta Tuterako Udalean (230 fitxa) aritu ziren. Urte horretan, esan dugunez, Iruñeko Udaleko Sarasate ondarearen katalogazioa egin zen (387 fitxa).

2009an Iruñeko Udaleko ondasun higigarrien katalogazioa egin zenean, Udalak arte garaikidearen bildumatik hastea eskatu zuen (526 fitxa). Guztira 1.326 ondasunen inbentarioa egin zen.

2010ean lan horiek egiten jarraituko da, eta Udaletxeko eta Iruñeko Udal Artxiboko hautu higigarrietatik hasiko dira. Aurreikuspenen arabera, hurrengo kanpainetan Zangozako Udaleko ondasun higigarriak aztertuko dira eta, horrela, Foru Komunitaea osatzen duten bost merindateetako buruen udal hautua zein den jakingo da.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa