(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ibilgailuak konpontzeko laguntza berri bat sortu du ostirala, 2010.eko maiatzak 28

Laguntzak ekainaren 22tik aurrera eskatu ahal izango dira eta 12.416 ibilgailuk jasoko dituzte: 7.450 automobilek eta 4.966 ibilgailu astunek


Transcripción textual del video

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, Laura Alba Cuadradok, ibilgailuak konpontzeko Puesta a Punto Plana aurkeztu du gaur goizean; departamentuaren ekimen hori Nafarroako Gobernuaren Krisiaren Kontrako Planean jasoa dago. Neurri horri esker, herritarrek eta enpresek ibilgailuak doan doitu ahal izango dituzte eta piezak aldatzeko %15eko diru-laguntza jasoko dute: ibilgailu arinentzat gehienez 100 euro eta ibilgailu astunentzat gehienez 150 euro.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, Laura Alba Cuadradok, ibilgailuak konpontzeko Puesta a Punto Plana aurkeztu du gaur goizean; departamentuaren ekimen hori Nafarroako Gobernuaren Krisiaren Kontrako Planean jasoa dago. Neurri horri esker, herritarrek eta enpresek ibilgailuak doan doitu ahal izango dituzte eta piezak aldatzeko %15eko diru-laguntza jasoko dute: ibilgailu arinentzat gehienez 100 euro eta ibilgailu astunentzat gehienez 150 euro.

Neurri berritzailea eta aitzindaria da estatuan eta espero dute bide segurtasuna eta enplegua hobetzea, eta gutxitzea, batetik, krisiak garraioaren sektorean eragin dituen kalteak, eta bestetik, ingurumen inpaktua. 

Plan horren bitartez, Nafarroako Gobernuak 1.490.000 euro jarriko ditu: 745.000 automobilentzat eta 745.000 ibilgailu astunentzat. Zenbateko horietakoren bat agortu eta bestean dirua soberan badago, bata handitu eta bestea txikitu dezakete, eskariaren arabera eta Garraio Zuzendaritza Nagusiaren irizpideei jarraiki. Diru-laguntzak jasoko dituzte, gutxi gorabehera, 12.416 ibilgailuk: 7.450 automobilek eta 4.966 ibilgailu astunek.

Laguntzak eskatu ditzakete ibilgailuen titularrek eta ibilgailuek Nafarroan egindako zirkulazio baimena eduki behar dute. Eskatzaileen profilaren arabera, ibilgailu bat edo gehiago konpondu ahal izango dituzte:

- Nafarroan bizi diren pertsona fisiko adindunek ibilgailu bat konpon dezakete.

- Nafarroan lan egiten duten langile autonomoek hiru ibilgailu konpon ditzakete.

- Eta Nafarroan jarduten duten mikroenpresa eta enpresa txiki eta ertainek bost ibilgailu konpon ditzakete. Betiere, baldintza hauek bete behar dituzte: 250 langile baino gutxiago izatea, urteko negozio bolumena 50 milioi euro baino txikiagoa izatea edo balantze orokorra 43 milioi euro baino gehiagokoa ez izatea, eta beste enpresa batzuetan ez parte hartzea edo partaidetuak ez izatea. 

Atxikimenduak eta eskariak aurkezteko epeak 

Neurri hori Garraio Zuzendaritza Nagusiak gestionatzen du, Ibilgailuak Konpontzeko Tailerren Nafarroako Elkartearekin elkarlanean; elkartean foru erkidegoko 300 tailer daude, libreak eta markakoak. Kanpainan tailer guztiek parte har dezakete, eskaria aurkeztu eta baldintzak betetzen badituzte.

Diru-laguntzen deialdia ekainaren 4an argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta gero tailerrek 10 egun izango dituzte kanpainari atxikitzeko.

Herritarrek eta enpresek diru-laguntzak emateko kanpainari atxikitako tailerretan eska dezakete deskontuak egitea, ekainaren 22tik abenduaren 31ra edo aurrekontua amaitzen den arte. 


Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Presentación Plan Puesta a Punto

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa