(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko San Juan BHIn zuraren ikasleen nazioko lehiaketaren zazpigarren edizioa egin da ostirala, 2010.eko maiatzak 28

Sanz Lehendakariak eta Catalán kontseilariak zentroa bisitatu dute ekitaldi hau dela-eta, eta 15 autonomia-erkidegotako parte-hartzaileak agurtu dituzte


Agintariek zentroa bisitatu dute

Sanz Lehendakariak San Juan BHI bisitatu du zuraren ikasleen nazioko VII. lehiaketa dela eta. ( irudia handitu )

Iruñeko San Juan BHIn zuraren eta altzariaren trebakuntza-zikloetako ikasleen nazio lehiaketaren zazpigarren edizioa egin da gaur goizean. Lehiaketa Zuraren eta Altzariaren arloko Irakasleen Elkarteak sustatu du eta aurten aipatu zentroak antolatu du.

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Alberto Catalán Higueras Hezkuntza kontseilariak eta Pedro José González Felipe Lanbide Heziketako eta Unibertsitateetako zuzendari nagusiak zentroko instalazioak bisitatu dituzte gaur goizean lehiaketa dela-eta. Joaquín Ariz Lacalle San Juan BHIko zuzendariak eta José Ángel Urtasun Urdaniz Zuraren eta Altzariaren Arloko buruak harrera egin diete. Jarraian, lehiaketa hartu duen zuraren tailer mekanizatua zeharkatu dute, baita akaberen eta zenbakizko kontrolaren tailerra eta erregulazio sistemen laborategia ere (elektrizitate espezialitatekoa).

Sanzek 15 autonomia-erkidegotatik iritsi diren 22 parte-hartzaileak agurtu ditu. Zazpigarren edizio hau Iruñean egiten ari da. Aurrekoa Terueleko Francés de Aranda BHIn egin zen, eta bertan Henry Ramón Betancourt San Juan BHIko ikasleak irabazi zuen.

Lehiaketan zuraren eta altzariaren familiako Lanbide Heziketan aritzen diren unibertsitatez kanpoko ikasleek parte har dezakete, 2009-2010 ikasturtean maila ertaineko edo goi mailako trebakuntza-zikloetan matrikulatuta badaude. Autonomia-erkidego bakoitzetik bi ikasle aurkez daitezke gehienez, eta ezin dute 22 urte baino gehiago izan.

Lehiaketan parte-hartzaile bakoitzak ariketa bat egin behar du, hain zuzen ere, Iruñeak 2016an Europako hiri izateko aurkeztuko duen logotipoa. Ariketa hori egiteko lau ordu daude guztira. Sariak emateko, hurrengo hauek hartzen dira kontuan: neurriak, doikuntzak eta enkoadraketa, ariketaren amaiera eta ariketa egiteko erabilitako denbora osoa.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa