(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Elikagai Bankuarekin hitzarmena sinatu da jakiak beharrizana duten pertsonei banatzeko ostirala, 2010.eko maiatzak 28

Aurten 881.174 kilo jaki banatuko dira 32.000 onuradunen artean


Sanzberro kontseilariak Nafarroako Elikagai Bankuarekin hitzarmena sinatu du beharrizana duten pertsonei jakiak banatzeko. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Elikagai Bankuak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean Iruñean erakunde horri 21.100 euro emateko 2010ean beharrizana duten pertsonen artean jakiak banatzeko urteroko planaren administrazio-gastuak ordain ditzan. Gainera, janaria gordetzeko Gobernuak Tuteran kokatutako zilo bat laga du.

Hitzarmena gaur goizean sinatu dute Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, plan hori Foru Komunitatean zuzendu eta kontrolatzeko ardura duen departamentuko arduradun moduan, eta Carlos Almagro Gutiérrez Nafarroako Elikagai Bankuko presidenteak, 2006tik janariak Nafarroan banatzearen ardura duen erakundea ordezkatuz.

Hitzarmen hori beharrizanik handiena duten pertsonei laguntzeko planaren barruan sartzen da. Europako programa hori 1986an sortu zen hotz bolada baten ostean. Espainian, programa honen kudeaketaz Nekazaritza Bermearen Espainiako Funtsa (NBEF) arduratzen da. Aurten Espainiak 52,6 milioi euro esleituta ditu plan honetara (EBko kopuru osoaren %11,01). Nafarroak Espainiara bideratutako funtsen %1’37 jasotzen du.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa