(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1,2 milioiko gastua baimendu da Nafarroako Zentro Mediko Teknologikoaren proiekturako astelehena, 2010.eko maiatzak 31

Modu horretan, Nafarroa 2012 Planeko lehentasunezko jardun honen gauzatze-proiekturako eta lan-zuzendaritzarako izapideak hasi dira


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Osasunbide Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari baimena eman dio Nafarroako Zentro Mediko Teknologikoa egiteko gauzatze-proiektuaren idazketa eta zuzendaritza kontratatu ditzan. Horretarako, 1,2 milioi euroko gastua baimendu da (2010eko eta 2011ko ekitaldien artean banatuko da).

Nafarroako Zentro Mediko Teknologikoa Foru Gobernuko inbertsio publikoen planera, Nafarroa 2012 Planera, bildutako lehentasunezko jardunetako bat da. Ospitalez kanpoko azpiegitura da eta osasun-prozesu jakin batzuk gutxieneko denboran ebazteko gai da. Modu horretan, diagnostikoa edo tratamendua lortzeko beharrezko proba eta kontsulta guztiak aldi berean egiten dira, 24 orduko arreta prozesuan. Aurrekontu osoa 17,6 milioi eurokoa da.

Zentroak hiru kudeaketa-gune ditu (administratiboa, prozesuena eta berrikuntza-kalitatekoa) eta bi zentro biltzen ditu: Bereizmen Handiko Zentroa eta Zentro Teknologikoa. Lehenengoa Arreta Espezializatuko zentroa da eta horren eginkizuna prozesuen zerbitzuen zorroa artatzea da, batez ere, kanpoko kontsultak, azterketa bereziak eta kirurgia anbulatorioa, betiere, barneratzerik gabe. Funtsezko ezaugarriak pazienteei prozesuen arabera espezializatutako arreta bakarra eskaintzea da, ekintza bakarrean eta bereizmen handiarekin. Hau da, pazienteek beharrezko kontsulten eta proben sekuentzia egingo dute diagnostikoa lortu arte, eta kasu gehienetan, zentrotik diagnostikoarekin edo tratamendua osatuta aterako dira.

Zentro Teknologikoaren eginkizun nagusia Bereizmen Handiko Zentroari teknologia mediko egokia ematea da (batez ere, irudien eta laborategien proba diagnostikoak), deskribatutako arreta eskaini ahal izateko. Horrez gain, beste eginkizun osagarri batzuk izango ditu, teknologiaren ekarpena egingo baitu Nafarroako gainerako osasun-eskaintzara.

Zentroaren azken helburua osasun-artapeko sistema publikoaren gaitasuna hobetzea da, batez ere beharrezkoa den lekuetan: ospitalez kanpoko arreta, kontsultetan. Horrez gain, Zentro horren menpe egongo da osasuna erabiltzailearengana gehiago hurbiltzeko gehituko den teknologia mugikorraren atal handi bat.

Nafarroako Zentro Mediko Teknologikoaren zuzendaritzaren kontseilu aholkularia 2008ko apirilean eratu zen. Kideek, bakoitzaren esparruan, haien iritzia emango dute Luis Larrayak zuzenduko duen zentroaren diseinuaren eta eraikuntzan planteatzen diren jardun eta erabakien inguruan.


Dokumentazioa:
http://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Accion+del+Gobierno/PlanesEspecificos/Plan+Navarra+2012/Actuaciones/centros-hospitalarios/Complejo+Asistencial+Medico-Tecnologico+de+Navarra/

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa