(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2010ean krisiari aurre egiteko beste hiru neurri abian jartzea baimendu du astelehena, 2010.eko maiatzak 31

Laguntzak dira udalerrietako IKT eta energia eraginkortasun arloko proiektuetarako, finantzaketa eskuratzea errazteko eta dendari gazteek lehen establezimendua jartzeko laguntzetarako


Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Toki Administrazioko Departamentuari eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari 2010ean krisiari aurre egiteko hiru neurri berri jartzeko. Laguntzak dira udalerrietako IKT eta energia eraginkortasun arloko proiektuetarako, finantzaketa eskuratzea errazteko eta dendari gazteek lehen establezimendua jartzeko laguntzak emateko.

Toki Administrazioko Departamentuak 2 milioi euro jarriko ditu udalerrietan informazio eta komunikazio teknologien (IKTen) eta energia eraginkortasunaren arloko proiektuak finantzatzeko. Helburua da udalerriei laguntzea IKTak sustatzeko eta garatzen, administrazio elektronikoaren legera egokitzen eta energia modu eraginkorrean erabili nahi duten toki instalazioetan hobekuntzak eta inbertsioak egiten. 

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari dagokionez, lehen neurria da Nafarroan 2010. urtean ekonomia sustatzeko laguntzen deialdia onartzea (laguntzak dira, besteak beste, inbertsio proiektuetarako). Horretarako 8 milioi euro jarriko dituzte eta enpresa arloko zuzendari nagusiari baimena eman diote 2011 eta 2013 urteetan 3 eta 5 milioi euroko gastua egitea, hurrenez hurren. 

Bigarren neurria da dendari gazteei lehen establezimendua jartzeko laguntzak ematea, banako ebaluazioaren erregimena medio. Asmoa da gazteei laguntzea txikizkako merkataritzan erreleboa hartzen (merkataritza sarea ez hauste aldera) edo txikizkako merkataritza proiektu berri bat ezartzen. Deialdi horretarako 575.000 euroko gastua aurreikusi dute, ekitaldi honetarako.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa