(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Vianako Printzearen Nafarroako Nazioarteko Sariak Baluarten emango dituzte ekainaren 9an eta ekitaldiko buruak Asturiasko eta Vianako Printzeak izango dira astelehena, 2010.eko maiatzak 31

Eguerdian, Printzeak Nafarroako erregeen aldeko omenaldian buru izango dira eta, gero, Iruñean bazkalduko dute, “Arkitektura: gehiago gutxiagoren truke" biltzarreko partaideekin


Transcripción textual del video

Sus Altezas Reales los Príncipes de Asturias y de Viana, Don Felipe y Doña Letizia, presidirán el próximo 9 de junio en el Palacio de Congresos y Auditorio de Pamplona-Baluarte el acto de entrega de los Premios Internacionales de Navarra “Príncipe de Viana”, que en sus tres categorías reconocen cada año a personas o entidades destacadas en los ámbitos de la cultura, la solidaridad y la dependencia. La entrega se celebrará a partir de las 19 horas en un acto que contará con un millar de invitados.
Asturiasko eta Vianako Printzeak

Berorren gorentasunak Vianako Printzearen Kultura Saria emateko ekitaldian, Leireko monasterioan, 2009an.

Vianako Printzearen Nafarroako Nazioarteko Sariak ekainaren 9an emango dituzte, 19.00etatik aurrera, Baluarte Batzar Jauregi eta Auditorioan, eta ekitaldiko buruak Asturiasko eta Vianako Printzeak, Felipe eta Letizia berorren gorentasunak, izango dira, eta mila gonbidatu inguru bertaratuko dira. Sariak hiru arlo hauetan nabarmendu diren pertsona edo erakundeei ematen dizkiete, urtero: kultura, elkartasuna eta mendekotasuna.

Aurten, nazioarteko sari horiek jasoko dituzte Jürgen Untermann hizkuntzalariak, kultura arloan; kasta gutxiagotuetako indiar emakumeei laguntzen dien gobernuz kanpoko Creative Handicrafts erakundeak, elkartasunaren arloan; eta Adindunen Erakundeen Espainiako Konfederazioak (CEOMA), mendekotasunaren arloan. Kategoria bakoitzeko saridunei 40.000 euro emango dizkiete.


Aurrez, Asturiasko eta Vianako Printzeak Leireko San Salvador monasteriora joango dira goizez eta han Nafarroako erregeen omenaldiko buru izango dira. Omenaldia zeremonia erlijioso baten ondoren egiten dute eta aurten zeremonia hori Iruñeko artzapezpiku Francisco Perez Gonzalezek egingo du, Leireko Juan Manuel Apesteguia Martinez abade mitradunarekin batera.

Leireko ekitaldiaren ondoren, Felipe de Borbon jauna eta Letizia andrea Iruñeko Baluartera joango dira eta “Arkitektura: gehiago gutxiagoren truke” biltzarreko hizlari, antolatzaile eta sustatzaileekin bazkalduko dute. Biltzar hori Arquitectura y Sociedad Fundazioak sustatu du eta ekaineko bigarren astean egingo dute, Iruñean.




Dokumentazioa:
http://www.arquitecturaysociedad.com/
http://www.premiosprincipedeviana.org/

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa