(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak abortuaren legeari konstituzio kontrakotasuneko helegitea jarriko dio astelehena, 2010.eko maiatzak 31

Foru Gobernuak apirilean eskatutako nahitaezko irizpenean aldeko txostena egin du Nafarroako Kontseiluak


Transcripción textual del video

Catalan kontseilariak jakinarazi du sexu eta ugalketa osasunaren eta haurdunaldiaren borondatezko etetearen gaineko legeari konstituzio kontrakotasuneko helegitea jarriko diotela, foru eskumenak urratzen dituelako, epeak egokiak ez direlako eta kontzientzia eragozpena nahikoa erregulatuta ez dagoelako.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak adostu du sexu eta ugalketa osasunari eta haurdunaldiaren borondatezko eteteari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoari konstituzio kontrakotasuneko helegitea jartzea.

Izan ere, Nafarroako Gobernuak, apirilaren 19an helegitea jartzeko prozedura martxan jarri zuenean, nahitaezko irizpena eskatu zuen eta Nafarroako Kontseiluak maiatzaren 25ean aldeko txostena egin zuen. Helegitea aurkezteko azken eguna ekainaren 3a da. 


Nafarroako Gobernuaren iritziz, konstituzioaren kontrako akatsak daude legearen bosgarren azken xedapenean eta 14. eta 19. artikuluetan.

Nafarroako Gobernuak dio bosgarren azken xedapenak Nafarroako Gobernuak osasun zerbitzuak antolatzeko eta emateko dauzkan eskumen esklusiboak urratzen dituela. Legearen aplikazio eremuari buruzko xedapen horrek honako hau dio, zehazki: “osasun agintariei dagokie haurdun dagoen emakumea bizi den autonomia erkidegoko osasun publikoko sarean edo hari atxikitakoan dauden prestazioak bermatzea, emakumeak hala eskatuz gero”. Nafarroako Gobernuaren aburuz, Nafarroako osasun zerbitzuak planifikatzea eta antolatzea foru erkidegoari dagokio, bakar-bakarrik. 


Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa