(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Isphording enpresak Altsasun zituen instalazioetan jarriko duten kooperatiba berria aurkeztu du Roig kontseilariak asteartea, 2010.eko ekainak 1

Enpresa berriak etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatuko ditu eta, hasiera batean, 18 langile hartuko ditu, gerora kontratazio gehiago egin ditzakeen arren


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak, Jose Maria Roigek, Nafarroako Gobernuak Isphording enpresari erosi dizkion Altsasuko instalazioetan jarriko duten kooperatiba berria aurkeztu du; kooperatiba horretan etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatuko dituzte. Isphording enpresak 45 urte zeramatzan Sakanan lanean eta itxi zutenean, otsailean, 95 langile zeuzkan.

Roig kontseilaria Altsasuko kooperatiba berriaren aurkezpenean.

Roig kontseilaria, Isphording enpresak Altsasun zituen instalazioetan jarriko duten kooperatiba berriaren aurkezpenean ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak, Jose Maria Roigek, Nafarroako Gobernuak Isphording enpresari erosi dizkion Altsasuko instalazioetan jarriko duten kooperatiba berria aurkeztu du; kooperatiba horretan etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatuko dituzte. Isphording enpresak 45 urte zeramatzan Sakanan lanean eta itxi zutenean, otsailean, 95 langile zeuzkan.

Kooperatiba berriak Altsasuko S.Koop. izena izango du eta formula mistoa dauka: batetik egongo dira Isphording enpresako langile ohiak eta bestetik Copreci eta Mondragon Inversiones kooperatiben taldea. Nafarroako Gobernuak ekimen hori aurrera eramaten lagundu du, Isphording enpresaren instalazioak erosita (milioi bat euro ordaindu zituen enpresaren likidazio judizialerako prozesuan) eta langileei aholkularitza eskainiz. 

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria, Jose Maria Roig, gustura dago gaur egungo egoeran enpresa berri bat aurkeztu duelako. Halaber, langabeei adierazi die, batik bat Altsasukoei, Nafarroako Gobernuak beharra duten eremuak berriz industrializatzeko konpromisoa hartu duela.

Nafarroako Lan Enpresen Elkartea (ANEL), elkarteko teknikari Javier Oleagak esan duenaren arabera, bideragarritasun azterketa bat egin zuen; azterketa horren zenbatekoaren %80 Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak finantzatu zuen. Produktua eta merkatua aztertu zituzten eta, hala, Copreci kooperatibarekin harremanetan jarri ziren; kooperatiba lana emateko eta kapitala jartzeko prest agertu zen. Gauzak horrela, Oleagak esan duen moduan, ondasunak falta ziren eta proiektuak muga ekonomikoak zeuzkan. Orduan, Nafarroako Gobernuak Isphording enpresaren Altsasuko instalazioak erosteko eskaintza egin zuen, sektore pribatuak inbertsio produktibo berriak egitea eta Altsasun enplegua sortzea errazteko asmoarekin.

Zehazki, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak, Nasuinsa sozietatea medio, espazio hori errentan hartuko du, enpresa berria abian jartzeko; asmoa da enpresa ekainean martxan jartzea. Hasieran 18 lanpostu sortuko dituzte eta gerora, beharbada, langile gehiago kontratatuko dituzte.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa