(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Maiatzean 676 langabe gutxiago zeuden Nafarroan asteazkena, 2010.eko ekainak 2

Otsaileko datuekin alderatuta, 2.074 langabe gutxiago daude


Transcripción textual del video

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Agentzietan erregistratutako langabeen kopuruak behera egin du 2010eko apiriletik maiatzera: 41.696 langabe daude, apirilean baino 676 gutxiago. Balio erlatiboetan, beherakada %1,60koa da.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Agentzietan erregistratutako langabeen kopuruak behera egin du 2010eko apiriletik maiatzera: 41.696 langabe daude, apirilean baino 676 gutxiago. Balio erlatiboetan, beherakada %1,60koa da.

Maiatzean langabeziak estatuko autonomia erkidego guztietan egin du behera. Gauzak horrela, foru erkidegoko langabezia tasa urtarrilekoa baino txikiagoa da.

Nafarroako Gobernuko Lan arloko zuzendariaren, Imelda Lorearen, iritziz, datu onak dira, “langabeziak behera egin duelako azken hiru hilabeteetan. Izan ere, otsaileko datuekin alderatuta, 2.074 langabe gutxiago daude Nafarroan”. Zuzendari nagusiak adierazi du langabeziak ekoizpen sektore guztietan egin duela behera.

Maiatzean 267.236 lagun zeuden, batez beste, Gizarte Segurantzan, hau da, aurreko hilean baino 1.873 gehiago; Nafarroan igoera, beraz, %0,71koa da, Espainiako %0,64a baino pixka bat handiagoa. 

Maiatzeko beste aldagai batzuk

Sexuari dagokionez, 21.094 langabe emakumezkoak dira (aurreko hilean baino %0,80 gutxiago daude) eta 20.602 gizonezkoak (aurreko hilean baino %2,39 gutxiago daude).

Adin multzoka, 4.985 langabe 25 urtetik beherako gazteak dira (aurreko hilean baino %0,72 gutxiago daude) eta 36.711, berriz, 25 urtetik gorakoak (aurreko hilean baino %1,71 gutxiago daude).

Enplegua agentziei dagokienez, langabeziak behera egin du Donezteben (%4,79), Lizarran (%2,92), Tuteran (%2,59), Lodosan (%2,49), Agoitzen (%2,41), Iruñean (%1,37) eta Tafallan (%0,21). Altsasun, berriz, gora egin du (%4,60), Gamesa itxi dutela eta. 

Ekonomia sektoreei dagokienez, langabeziak ekoizpen eremu guztietan egin du behera Nafarroan. Batik bat eraikuntzan (178 langabe gutxiago daude, langabeziak %2,87 egin du behera) eta gero industrian (218 langabe gutxiago daude, langabeziak %2,6 egin du behera), nekazaritzan (27 langabe gutxiago daude, langabeziak %1,88) eta zerbitzuetan (306 langabe gutxiago daude, langabeziak %1,27 egin du behera). Sekula enplegurik izan ez duten langabe gehiago daude, ordea, 53, hain zuzen.

2009ko maiatzeko datuen aldean, 3.864 langabe absolutu gehiago daude (balio erlatibotan %10,21). Gauzak horrela, estatuko erkidegoen artean, Nafarroan egin du gora gutxien langabeziak. Azkeneko urtean, izan ere, Espainian %12,32 egin du gora langabeziak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa