(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

AN Taldeak datozen lau urteetan 359 enplegu sortuko dituela iragarri du asteazkena, 2010.eko ekainak 2

Sanz Lehendakariak eta kooperatiba-taldearen zuzendaritzak 2010-2013 aldirako Plan Estrategikoa jendaurrean aurkeztu dute


Transcripción textual del video

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak eta sektore agroindustrialeko kooperatiben AN Taldeko zuzendaritzak 2010-2013 aldirako Plan Estrategiko berria jendaurrean aurkeztu dute gaur goizean. Plan horretarako 53,78 milioi euroko inbertsioa ezarri da, eta kopuru horri zirkulatzailean egindako beste 31,94 milioi euroko inbertsioa gehitu behar zaio. Inbertsio berriek 359 enplegu berri sortuko dituzte eta kooperatiba-taldeak 162,6 milioi euroko fakturazio-gorakada izango du.


Sanz Lehendakaria, Sanzberro kontseilaria eta AN Taldea bilduta

Sanz Lehendakaria eta Sanzberro kontseilaria AN Taldearekin bildu dira. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak eta sektore agroindustrialeko kooperatiben AN Taldeko zuzendaritzak 2010-2013 aldirako Plan Estrategiko berria jendaurrean aurkeztu dute gaur goizean. Plan horretarako 53,78 milioi euroko inbertsioa ezarri da, eta kopuru horri zirkulatzailean egindako beste 31,94 milioi euroko inbertsioa gehitu behar zaio. Inbertsio berriek 359 enplegu berri sortuko dituzte eta kooperatiba-taldeak 162,6 milioi euroko fakturazio-gorakada izango du.

Planak kooperatiba-taldearen jarduera guztietan enpresa jardunak ditu –zerealak, frutak eta barazkiak, haragia, hornikuntzak eta zerbitzuak-. Jendaurreko aurkezpenaren aurretik, Francisco Arrarás AN Taldeko presidenteak, Francisco Ardanaz presidenteordeak, José Javier Pagola idazkariak eta Jesús Sarasa zuzendari nagusiak Plana Sanz Lehendakariari aurkeztu diote, Nafarroako Jauregian gaur egindako bileran. Bilera horretara Begoña Sanzberro Iturriria Ingurumeneko eta Landa Garapeneko kontseilaria ere joan da.

Hasieran, Miguel Sanz Lehendakariari 2005ean aurkeztutako aurreko Plan Estrategikoaren emaitzak berrikusi dira. Une hartan 51 milioi euroko inbertsio-aurreikuspena egin zen 265 enplegu berri sortzeko. Egiatan, gauzatutako inbertsioa 44,5 milioi eurokoa izan da eta sortutako enplegu berriak 351 izan dira, aurreikusitakoak baino 86 gehiago.

Modu horretan, AN Taldeak, enpresa guztiekin, 2009ko ekitaldiaren amaieran, 554,15 milioi euroko fakturazioa, 1.329 langile zuzen, 137 kooperatiba bazkide Nafarroan, Aragoin, Gaztela eta Leonen, Errioxan eta EAEn eta gutxi gorabehera 23.000 nekazari eta abeltzain bazkide zituen.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa