(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2.404 ikaslek ingelesa Irunberriko Sierra de Leyre egoitzan ikasiko dute aurten osteguna, 2010.eko ekainak 3

Catalán kontseilariak zentroa bisitatu du, baita udalerriko Sierra de Leyre institutua eta San Juan ikastetxe publikoa ere


Catalán kontseilariak Irunberriko San Juan ikastetxe publikoko zenbait ikasle agurtu ditu.

Catalán kontseilariak Irunberriko San Juan ikastetxe publikoa bisitatu du. ( irudia handitu )

Alberto Catalán Higueras Hezkuntza kontseilariak Irunberriko Sierra de Leyre egoitza bisitatu du gaur goizean. Zentro horretan ingelesa ikasteko ikastaroak emango dira Nafarroako Gobernuak antolatuta eta Centro Navarro de Autoaprendizaje de Idiomas (CNAI) enpresa publikoak kudeatuta. Aurten 2.404 ikasle egongo dira bertan.

Gehienek, 1.450 ikaslek, “English Week” programan parte hartuko dute, ikasturtean zehar egiten dena, otsailaren 1etik ekainaren 18ra eta irailaren 20tik azaroaren 26ra. Ikastaroak Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako ikasleei zuzenduta daude eta bost eguneko iraupeneko egonaldiak izaten dira. Egun horietan, ikasleek trebakuntza akademikoa jaso eta jarduerak ingelesez egiten dituzte.

Gainerakoek udako oporretan antolatutako ikastaroetan parte hartuko dute. Bi programa mota daude: “Irunberri Lehen Hezkuntza”, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta (534 ikasle), zazpi eguneko iraupenekoak; eta “Irunberri Bigarren Hezkuntza”, Bigarren Hezkuntzako 1., 2, eta 3. mailako ikasleei zuzenduta (420 ikasle), hamar eguneko iraupenekoak. Bi kasuetan, ikasleek trebakuntza akademikoa jaso eta jarduerak ingelesez egiten dituzte.

Catalán kontseilariak Irunberriko San Juan ikastetxe publikoko zenbait ikasle agurtu ditu.

51 ikaslek Irunberriko San Juan ikastetxean ikasten dute. ( irudia handitu )

Irunberrin egiten diren ikastaroez gain, Hezkuntza Departamentuak atzerriko hizkuntzen ezagutza hobetzeko beste aukera batzuk eskaintzen ditu, hala nola atzerriko egonaldiak eta egoitzako eta eguneko ikastaroak. Guztira, aurten 4.058 pertsonak hartuko dute parte programa hauetan.

Bisita Irunberrira

Catalán kontseilariak, Sierra de Leyre egoitzaz gain, Irunberriko “San Juan” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa eta “Sierra de Leyre” Bigarren Hezkuntzako institutua bisitatu ditu. Nafarroako Gobernuak azken bost urteetan horietan 545.693 euro inbertitu ditu guztira mantentze eta ekipamendu lanetan (zenbateko horretan “Sierra de Leyre” BHIk Zangozan duen eragikinean egindako inbertsioak sartzen dira).

Bisitan, Catalánekin batera, hurrengo hauek egon dira: Mauro Gogorcena udalerriko alkatea; Joaquín Rebolé Udaleko Hezkuntza zinegotzia, eta Matilde Añon “San Juan” ikastetxe publikoaren zuzendaria eta Patxi Serrano “Sierra de Leyre” BHIko zuzendaria.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa