(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ozono troposferikoaren 2010eko zaintza eta informazio kanpaina hasi dute osteguna, 2010.eko ekainak 3

Berritasun gisa, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak bere gain hartu du Arguedas, Funes, Zangoza eta Tuterako instalazioen mantentze-lana


Ozonoa

Ozono troposferikoaren 2010eko zaintza eta informazio kanpainari ekin diote. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentua medio, Nafarroako ozono troposferikoaren zaintza eta informazio kanpaina jarri du abian, 2010eko udararako. Kanpainaren helburua da ozono kutsaduraren maila kontrolatzea, foru erkidegoko bederatzi estazio medio, maila egokiak gaindituz gero herritarrei abisu emateko.

Nafarroako Gobernuak alerta sistema bat jartzen du martxan ekainean hasi eta iraila arte, hau da, ozono maila handienak izaten diren garaian. Ozonoaren maila metro kubikoko 180 mikrogramo baino handiagoa bada, abisu ematen diete herritarrei, http://calidaddelaire.navarra.es web orriaren, tokiko hedabideen eta SMS mezuen bitartez; mezuak jasotzeko eskaria egin behar da 012 telefono zenbakian (Infolocal zerbitzua) edo 010 telefono zenbakian (Iruindarrentzako Arreta Zerbitzua). 

Maila hori neurtzeko Nafarroan bederatzi estazio daude: zazpi iraunkor eta bi mugikor. Iraunkorrak daude Iruñean (Iturrama, Gurutzeko plaza eta Arrotxapea), Tuteran, Zangozan, Arguedasen eta Funesen. Estazio mugikorrak jar daitezke instalazio iraunkorrak ez dauzkaten herrietan. Orain Lesakan eta Erriberrin daude.

Estazio sareak gestionatzeko moduari dagokionez, berritasun bat dago: Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak bere gain hartu du Tutera, Arguedas, Funes eta Zangozako instalazioen mantentze-lana. Lehenbiziko hiruak Fensa eta Elerebro enpresenak dira (enpresa horiek Castejongo ziklo bateratuko zentral termikoen titularrak dira) eta azkena Accionarena (Acciona Zangozako biomasako zentral elektrikoaren titularra da). Instalazioen gestio eta mantentze-lanerako hitzarmena hiru urterako sinatu dute (epe hori luzatu egin daiteke).

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa