(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Orvinako jokalariei harrera egin die, areto futboleko lehen mailara igo baitira ostirala, 2010.eko ekainak 4

Lehendakariak azpimarratu du garaipenak baieztatzen duela “Nafarroa berdintasunaren bidean dagoela”


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak esan du emakumezkoen Orvina taldea mailaz igotzeak adierazten duela Nafarroa "berdintasunaren bidean" dela eta "arrakasta izateko borroka egiten duen jende lehiatsu eta langileen lurra" dela. Orvina taldearen garaipenak agertzen du "galtzen jakin behar den arren, garrantzitsuena ez dela parte hartzea, irabaztea baizik".

Orvina kirol taldeko presidenteak eskerrak eman dizkie Nafarroako Gobernuari eta taldearen babesleei. Gonzalezek gogoratu du mailaz igotzeko "bide luzea" egin dutela eta taldearen asmoa ez dela "behin-behinekoa izatea"; horregatik, aurrera begira ezinbestekoa izango dute babesleen laguntza.

Sanzek harrera egin dio Orvina taldeari.

Orvina taldeko buruak, Rebeca Urretavizcayak, oroitzapenezko banderatxo bat eman dio Sanz Lehendakariari. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, harrera egin die gaur goizean, Foru Gobernuaren egoitzan, Lacturale Orvina taldeko jokalariei. Izan ere, joan den maiatzaren 22an areto futboleko ligan Emakumezkoen Ohorezko Mailara igotzea lortu zuten.

Ekitaldian parte hartu du, baita ere, Parlamentuko presidente Elena Torres Mirandak. Miguel Sanz Lehendakariak Nafarroako ezkutua eman dio Orvina kirol taldeko presidenteari, eta jokalariei eta teknikariei opari txiki bana. Bere aldetik, taldeko buruak, Rebeca Urretavizcayak, oroitzapenezko banderatxo bat eman dio Lehendakariari. Harrerara bertaratu dira, baita ere, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, Maria Isabel García Malo, eta Nafarroako Kirolaren Institutuko (NKI) zuzendari gerentea, Jose Javier Esparza Abaurrea. 

“Lehiatsuen lurra”

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak esan du emakumezkoen Orvina taldea mailaz igotzeak adierazten duela Nafarroa “berdintasunaren bidean” dela eta “arrakasta izateko borroka egiten duen jende lehiatsu eta langileen lurra” dela. Orvina taldearen garaipenak agertzen du “galtzen jakin behar den arren, garrantzitsuena ez dela parte hartzea, irabaztea baizik".

Orvina kirol taldeko presidenteak eskerrak eman dizkie Nafarroako Gobernuari eta taldearen babesleei. Gonzalezek gogoratu du mailaz igotzeko “bide luzea” egin dutela eta taldearen asmoa ez dela “behin-behinekoa izatea”; horregatik, aurrera begira ezinbestekoa izango dute babesleen laguntza.


Sanz Orvina taldeko kideekin.

Sanz Lehendakari eta Lacturale Orvina taldeko jokalariak, zuzendariak, teknikariak eta babesleak. ( irudia handitu )

Gainera, taldeko buruak adierazi du mailaz igo aurretik Ohorezko Mailan sartzeko bederatzi aukera izan zituztela eta, beraz, jende asko saiatu dela aurrez helburu hori lortzen. Halaber, harrobiko kirolariak ekarri ditu gogora, haiei esker taldearen "etorkizuna itxaropentsua" delako.

Kluba 1973an sortu zen

Orvina kirol taldea 1973an sortu zuten. Hasieran gizonezkoen bi talde zeuden eta Garcia Galdeano ikastetxe publikoko jolastokian jokatzen zuten. Emakumezkoen taldeak 1986an hasi ziren prestatzen, baina 1997an sortu zen areto futboleko emakumezkoen senior liga.

Emakumezkoen senior taldea da Orvina klubeko nabarmenena. Hamasei aldiz irabazi ditu liga eta kopa. Sortu zenetik mailaz igotzeko zazpi fase jokatu dituen arren, orain arte ez du lortu lehen mailan sartzea. Orvina taldeak hiru urte zeramatzan Emakumezkoen Zilarrezko Mailan (estatuko bigarren mailan) eta orain Ohorezko Mailan arituko da, maiatzaren 22an Kataluniako Rubiko taldea garaitu ondoren.

Orvinako teknikari taldetik harrera bertaratu dira Leandro Fernandez Amado, Jesus Undiano Mendiondo eta Miriam Millo Peral. Eta jokalarietatik Olatz Lautre Irisarri, Marta Orbaiz Pascal, Sarah Ugarte Miranda, Esther Casals Flores, Iris Bescos Martínez, Virginia Lázaro Pina, Iguntze Aseginolaza Yurrebaso, Mapi Vázquez Maquirriain, Ane Cabasés Antoñanzas, Diana García Villalba, Yolanda Martil Fernández, Amaia Ibáñez Primo, Itziar González Goli, Rebeca Urretavizcaya Sanz, Emilia Ugarte Miranda, Beatriz Garde Echalecu eta Amaia Nazar Vicente. 

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa