Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Lehendakariak azpimarratu du garaipenak baieztatzen duela “Nafarroa berdintasunaren bidean dagoela”
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuko Lehendakariak esan du emakumezkoen Orvina taldea mailaz igotzeak adierazten duela Nafarroa "berdintasunaren bidean" dela eta "arrakasta izateko borroka egiten duen jende lehiatsu eta langileen lurra" dela. Orvina taldearen garaipenak agertzen du "galtzen jakin behar den arren, garrantzitsuena ez dela parte hartzea, irabaztea baizik".
Orvina kirol taldeko presidenteak eskerrak eman dizkie Nafarroako Gobernuari eta taldearen babesleei. Gonzalezek gogoratu du mailaz igotzeko "bide luzea" egin dutela eta taldearen asmoa ez dela "behin-behinekoa izatea"; horregatik, aurrera begira ezinbestekoa izango dute babesleen laguntza.
Orvina taldeko buruak, Rebeca Urretavizcayak, oroitzapenezko banderatxo bat eman dio Sanz Lehendakariari.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, harrera egin die gaur goizean, Foru Gobernuaren egoitzan, Lacturale Orvina taldeko jokalariei. Izan ere, joan den maiatzaren 22an areto futboleko ligan Emakumezkoen Ohorezko Mailara igotzea lortu zuten.
Ekitaldian parte hartu du, baita ere, Parlamentuko presidente Elena Torres Mirandak. Miguel Sanz Lehendakariak Nafarroako ezkutua eman dio Orvina kirol taldeko presidenteari, eta jokalariei eta teknikariei opari txiki bana. Bere aldetik, taldeko buruak, Rebeca Urretavizcayak, oroitzapenezko banderatxo bat eman dio Lehendakariari. Harrerara bertaratu dira, baita ere, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, Maria Isabel García Malo, eta Nafarroako Kirolaren Institutuko (NKI) zuzendari gerentea, Jose Javier Esparza Abaurrea.
“Lehiatsuen lurra”
Nafarroako Gobernuko Lehendakariak esan du emakumezkoen Orvina taldea mailaz igotzeak adierazten duela Nafarroa “berdintasunaren bidean” dela eta “arrakasta izateko borroka egiten duen jende lehiatsu eta langileen lurra” dela. Orvina taldearen garaipenak agertzen du “galtzen jakin behar den arren, garrantzitsuena ez dela parte hartzea, irabaztea baizik".
Orvina kirol taldeko presidenteak eskerrak eman dizkie Nafarroako Gobernuari eta taldearen babesleei. Gonzalezek gogoratu du mailaz igotzeko “bide luzea” egin dutela eta taldearen asmoa ez dela “behin-behinekoa izatea”; horregatik, aurrera begira ezinbestekoa izango dute babesleen laguntza.
Sanz Lehendakari eta Lacturale Orvina taldeko jokalariak, zuzendariak, teknikariak eta babesleak.
(
irudia handitu
)