(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak online plataforma aurkeztu du lanbide heziketa urrutitik ikasteko ostirala, 2010.eko ekainak 4

Langileen eta pertsona helduen trebakuntza hobetu eta ikaskuntza eta laneko eta familiako bizitza uztartuko dira


Transcripción textual del video

Web atari horretan (www.educacion.navarra.es/fponline), modu malguan, langileak eta pertsona helduak trebatuko dira eta ikaskuntza eta laneko eta familiako bizitza uztartuko dira. Modu horretan, enplegatuen eta pertsona helduen etengabeko prestakuntzari mesede egin nahi zaio.

Trebakuntza-ereduaren oinarria ikasle bakoitzaren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren jarraipen pertsonalizatu eta aktiboa izango da, tutorearen irudiaren bidez. Sistemaren pieza giltzarria da, ikasturte osoan ikaslearen gidari moduan jarduten baitu, gainerako kideekin harremanak erraztuz eta programaren jarraipena bermatuz. Modu horretan, ikasleek tutoreekin eta beste parte-hartzaile batzuekin harremanak modu etengabean izan ditzakete eta ikasketa aldian babesa jaso dezakete.

 

Catalán eta González plataformaren aurkezpenean

Catalán kontseilariak online plataforma aurkeztu du lanbide heziketa urrutitik ikasteko ( irudia handitu )

Alberto Catalán Higueras Hezkuntza kontseilariak, Pedro José González Felipe Lanbide Heziketako eta Unibertsitateetako zuzendari nagusia alboan duela, online plataforma aurkeztu du gaur, datorren ikasturtetik aurrera lanbide heziketako ikasketak urrutitik egin ahal izateko.

Web atari horretan (www.educacion.navarra.es/fponline), modu malguan, langileak eta pertsona helduak trebatuko dira eta ikaskuntza eta laneko eta familiako bizitza uztartuko dira. Modu horretan, enplegatuen eta pertsona helduen etengabeko prestakuntzari mesede egin nahi zaio.

Modalitate berri honetan erabiliko den sisteman, internet bidez eta material didaktiko elektronikoak erabiliz, urrutiko ikastaroak sortu eta gidatu ahal izango dira, sarean konektatuta edo linean, tutorearekin zein ikastaro bereko gainerako ikasleekin.

Trebakuntza-ereduaren oinarria ikasle bakoitzaren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren jarraipen pertsonalizatu eta aktiboa izango da, tutorearen irudiaren bidez. Sistemaren pieza giltzarria da, ikasturte osoan ikaslearen gidari moduan jarduten baitu, gainerako kideekin harremanak erraztuz eta programaren jarraipena bermatuz. Modu horretan, ikasleek tutoreekin eta beste parte-hartzaile batzuekin harremanak modu etengabean izan ditzakete eta ikasketa aldian babesa jaso dezakete.

Une honetan, hamazortzi irakasle trebakuntza jasotzen ari dira sistema berrirako prestatzeko. Hezkuntza Departamentuak ikastaroak antolatu ditu hurrengo hauei buruz: plamaformaren azken bertsioaren erabilera, material didaktiko elektronikoak egitea, eta tutoretza eta metodologia urrutiko trebakuntzan.

Ikastaroen eskaintza modularra izango da eta, batez ere, pertsona helduei zuzenduta egongo da. Ezarpen planak lau urte hartzen ditu, eta horietan eskaintza handitu egingo da apurka-apurka. Datorren ikasturtean bi trebakuntza-ziklori dagozkien zortzi modulu egotetik 2013-2014 ikasturtean lau trebakuntza-ziklori dagozkien 49 modulu egotera igaroko da. Xedea datozen lau ikasturteetan lau ziklo oso ezartzea da, eskaerarik handiena dutenak.

Zehatz esanda, 2010-2011 ikasturtean, “Haur Hezkuntza” goi mailako trebakuntza-zikloko lau modulu (Haur hezkuntzaren didaktika, Autonomia pertsonala eta haurren osasuna, haurren jolasa eta metodologia, eta garapen sozioafektiboa) eta “Osasun Larrialdiak” gradu ertaineko lau modulu (Anatomopatologia eta oinarrizko fisiologia, Babes psikologikoa larrialdi egoeretan, Osasun artapen berezia larrialdi egoeretan, eta osasun logistika larrialdietan) egongo dira.

2011-2012 ikasturtean, aurreko urtean eskainitako zikloetan moduluen kopurua lau izatetik zortzi izatera igaroko da, eta goi mailako beste bi ziklo gehituko dira (Lanbideko arriskuen prebentzioa eta Administrazioa eta finantzak), bost modulurekin bakoitzean, hau da, 26 guztira. Hurrengo urtean, 42 modulu izango dira (hamabi Haur Hezkuntzan eta Osasun Larrialdietan, eta bederatzi Lanbideko arriskuan prebentzioa eta Administrazioa eta finantzak). Amaitzeko, 2013-2014 ikasturtean, 49 modulu eskainiko dira (hamabi Haur Hezkuntzan, Osasun Larrialdietan eta Administrazioa eta finantzetan, eta hamahiru Lanbideko arriskuen prebentzioan).
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa