(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalan kontseilariak 2010eko euskarazko eskola lehiaketen sariak eman ditu ostirala, 2010.eko ekainak 4

Sariak modalitate hauetakoak dira: olerkia, narratiba, etnografia, deklamazioa, irrati gidoia eta bertso idatzia


Transcripción textual del video

Hezkuntza kontseilariak, Alberto Catalan Higuerasek, Nafarroako ikastetxeetako 2009-2010 ikasturteko euskarazko lehiaketen sariak eman ditu gaur goizean, Nafarroako Jauregiko tronu aretoan.

Lehiaketetan guztira 1.556 lan aurkeztu dituzte: 108 narratiban, 65 olerkian, 1.363 bertso idatzian, eta taldeko 19 grabazio deklamazio, irrati gidoi eta podcast modalitatean. Lehiaketen helburua da sormena eta adierazpena sustatzea eta ikastetxeei ikasleen hizkuntza gaitasuna aberasteko egunero egiten duten ahaleginean laguntzea.

Catalan kontseilaria eta sarituak.

Catalan kontseilariak 2010eko euskarazko eskola lehiaketen sariak eman ditu. ( irudia handitu )

Hezkuntza kontseilariak, Alberto Catalan Higuerasek, Nafarroako ikastetxeetako 2009-2010 ikasturteko euskarazko lehiaketen sariak eman ditu gaur goizean, Nafarroako Jauregiko tronu aretoan. Ekitaldira bertaratu dira, Catalan kontseilariaz gain, Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntzako zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jimenez, eta Euskarabideako zuzendari gerentea, Xabier Azanza Arbizu.

Aurtengoa 21. edizioa da eta 27 sari eman dituzte, modalitate hauetan: olerkian 6, narratiban beste 6, bertso idatzian 12 eta deklamazioan, irrati gidoian eta podcastean, hau da, Pedro Diez de Ulzurrun lehiaketan, hiru. Jose Maria Satrustegi etnografia lehiaketan ez dute saririk eman. Sarituei eman dizkiete diploma, trofeoa, bonoa (125 eta 200 euro artekoa narratiban, olerkian eta bertso idatzian; eta 500 eurokoa deklamazioan, lanak taldeko egiten dituztelako) eta DVD bat, saritutako obrekin. 

Lehiaketetan guztira 1.556 lan aurkeztu dituzte: 108 narratiban, 65 olerkian, 1.363 bertso idatzian, eta taldeko 19 grabazio deklamazio, irrati gidoi eta podcast modalitatean. Lehiaketen helburua da sormena eta adierazpena sustatzea eta ikastetxeei ikasleen hizkuntza gaitasuna aberasteko egunero egiten duten ahaleginean laguntzea.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Saridunen zerrenda

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa