(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 80.000 euroko diru-laguntza jarriko du Milagroko barrualdea berritzeko plan berezia egiteko astelehena, 2010.eko ekainak 7

Foru Gobernuak proiektuaren %80 ordainduko du eta aurrekontua 100.000 eurokoa da


Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak adostu du Milagroko barrualdea berritzeko plan berezia (BBPB) egiteko 80.000 euroko diru-laguntza jartzea; hori, hirigintza plangintza egiteko eta aplikatzeko administrazio arteko lankidetza arautzen duen 145/2002 foru dekretuari jarraiki. Foru Gobernuak proiektuaren %80 ordainduko du eta aurrekontua 100.000 eurokoa da. Gastua 2011ko, 2012ko eta 2013ko aurrekontuaren kargura egingo dute: 16.000, 48.000 eta 16.000 euro jarriko dituzte, hurrenez hurren.

Proiektua egikaritzeko epeen arabera, 2011n kontratua sinatuko dute eta 2012an eta 2013an herriaren barrualdea berritzeko planaren hasierako eta behin-behineko onarpena egingo dira.

Etxebizitza zuzendari nagusiak eta Milagroko Udalak sinatutako hitzarmenean oinarrizko helburu hauek jaso dituzte: BBPBaren eremua eta eremuko barrutiak eta multzo arkitektoniko, historiko eta artistikoak antolatzeko eta babesteko zehaztapenak ezartzea, gaur egungo antolaketaren oinarrizko egitura zainduta; barrualdea babesteko, berritzeko eta birgaitzeko hirigintza proposamenak egitea, lurzorua arintzeko eta onbideratzeko, hirigintza eta ekipamendu komunitarioko zuzkidurak sortzeko, zirkulazio eta estetika arazoak konpontzeko eta ingurumena eta zerbitzu publikoak hobetzeko; eta dagoen arkitektura eta arkeologia ondarea zaintzea. 

Zehazki, Udalaren oinarrizko helburuak hauek dira: herrigunea biziberritzea, daukan izaera berezia galdu gabe; eraikin bakoitzaren hirigintza erregimena zehaztea, kontuan hartuta eraikinen egoera eta eraikin horiek eta hiri ingurua uztartu behar direla; eta hiri egituraren ondorioz gutxieneko bizigarritasun baldintzak betetzen ez dituzten edo inguruan egoki integratzen ez diren eremu andeatuenak berregituratzeko jarduera integratuak aurreikustea.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa