(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak zortzi milioi euro bideratu ditu enpresentzako zuzeneko laguntzetara inbertsioa bultzatzeko asteartea, 2010.eko ekainak 8

Xedea Nafarroako industria-ehunaren lehiakortasuna handitzea da


Transcripción textual del video

José Mª Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak eta Begoña Urien Angulo Enpresa zuzendari nagusiak enpresa-inbertsioa bultzatzeko laguntza berriak aurkeztu dituzte gaur goizean prentsaurrekoan. Zortzi milioi euro zuzeneko laguntzetara bideratuko dira.

Roig kontseilaria eta Enpresa zuzendari nagusia industria-inbertsiorako laguntza berrien aurkezpenean

Roig kontseilariak eta Enpresa zuzendari nagusiak enpresentzako laguntza berriak aurkeztu dituzte. ( irudia handitu )

José Mª Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak eta Begoña Urien Angulo Enpresa zuzendari nagusiak enpresa-inbertsioa bultzatzeko laguntza berriak aurkeztu dituzte gaur goizean prentsaurrekoan. Zortzi milioi euro zuzeneko laguntzetara bideratuko dira.

Aurkeztutako laguntzak, batetik, enpresa-inbertsiorako zuzeneko laguntzetara bideratuta daude eta, bestetik, finantzaketa errazteko bermeak ematera. Laguntza horien bidez Nafarroako industria-ehunaren lehiakortasuna handitu nahi da, gaur egungo ekonomia eta finantza krisitik indartuta atera dadin.

Roig kontseilariak azpimarratu duenez, neurri horren bidez berreskuratze ekonomikoa bultzatu nahi da, “gaur egungo ekoizpen-ehunari eutsiz eta ezarpen berriei mesede eginez”.

Laguntzen onuradunak Nafarroan kokatutako enpresak izango dira, betiere, 2008ko uztailaren 1ean krisian murgilduta ez bazeuden eta Diru Laguntzen Foru Legean ezarritako debekuren bat ez badute. Laguntzaren muga 500.000 euro da enpresa bakoitzeko.

Laguntza jasoko dute edozein ingurutan kokatutako enpresa handiak zabaltzeko proiektuek eta Enpresa Zuzendaritza Nagusiaren arabera Nafarroarentzat interes estrategikoa duten proiektuek. Hauek izango dira: enpresa berriak ezartzeko proiektuak; berregituratze prozesu batetik edo enpresa krisitik ateratzen diren enpresa-ekimenen proiektuak; enpresa-dibertsifikaziorako proiektuak, enpresan muturreko aldaketak sartzen badira produktuari, prozesuari edo antolaketari dagokienez; eta enpresen arteko lankidetza proiektuak, nazioartera zabaltzea dakarten proiektuak izan ezik. Edonola ere, proiektu horiek enpresaren lehiakortasuna handitu eta inguruan enplegua sortu behar dute.

Diruz laguntzeko moduko gastuak honakoak izango dira: aholkularitza estrategikoa (inbertsio planetara bideratutako aholkularitza gastuak, teknologia gehitzea, ekoizpena dibertsifikatzea eta enpresa lankidetza); inbertsioak aktibo materialetan (industria-nabean, makinerian, instalazioetan eta ekoizpen-jarduerari lotutako ekipoetan) eta ez-materialetan (teknologiaren transferentziari lotutakoak, patente-eskubideak, lizentziak eta know-how eskuratuta); eta lotutako gastuak (proiektua betearazteko beharrezkoak direnak, hala nola ingeniaritza, garraioa, instalazioa eta inbertsioak puntuan jartzea).

Laguntzen modalitatea eta zenbatekoa

Diruz laguntzeko gastuen %25eko zuzeneko laguntzak eman ahal izango dira, berregituratze prozesu batetik edo enpresa krisi batetik edo zenbait enpresaren baterako ekimenetik ateratzen diren enpresa berrien kasuan izan ezik, azken kasu horretan diru-laguntza %80koa izango baita aholkularitza estrategikoaren kostuari dagokion atalean.

Proiektua finantzatzeko mailegu bermetarako abalari dagokionez, horren zenbatekoa inbertsioaren %75era artekoa izango da. Gehiengo kopurua 2 milioi eurokoa izango da eta abalaren gehiengo iraupena, 10 urtekoa.

Aurkeztutako gainerako proiektuen kasuan, ezarrita dauden enpresa handietan, laguntza diruz laguntzeko moduko gastuen %10 izango da. Gainera, emaitza moduan enpresak izaera finkoa duten lanpostu berriak sortzen baditu plantilla osoa txikitu gabe, laguntzaren ehunekoa handitu egiten da. Lanpostu finkoen gorakada 5 eta 10 lanpostu bitartekoa bada, laguntza %5 gehiago handitzen da; 11 eta 15 lanpostu bitartean badira, %10 gehiago; eta 16 lanpostutik gora, %15.

Laguntzen onuradunek betebehar hauek bete behar dituzte: laguntza zein inbertsiotarako eman eta inbertsio horiek adierazitako epeetan egitea; laguntzak emateko ebazpenean ezarritako baldintzak betetzea enpresaren etorkizuneko bideragarritasuna eta emandako funtsen aplikazio zuzena bermatzeko; eta laguntza hauen objektu den inbertsioa Nafarroan mantentzea hurrengo bost urteetan gutxienez inbertsioa osorik egin eta gero, edo hurrengo hamar urteetan, inbertsioak lursailetan eta eraikinetan egiten badira.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Laguntzak industria inbertsiorako.ppt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa