(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 205.700 euro inguru jarriko ditu Faltzesko kaleak hobetzeko asteartea, 2010.eko ekainak 8

Bide batzuetako zola hobetu, euri uren hustuketa moldatu eta zerbitzuak berrituko dituzte


Salanueva kontseilaria, Toki Administrazioko zuzendari nagusia eta Faltzesko Udaleko ordezkariak

Salanueva eta Faltzesko Udaleko ordezkariak. ( irudia handitu )

Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday, Faltzesen egon da eta herriko alkatearekin, Jose Carlos Garcia Garciarekin bildu da, Udalaren proiektu eta ekimenen berri jasotzeko. Bilerara bertaratu da, baita ere, Departamentuko zuzendaria nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

Faltzesko Udalaren asmoa da kale batzuetako azpiegiturak hobetzea, 294.000 euro inbertituta; inbertsio horretarako, Toki Administrazioko Departamentuak 205.700 euro jarriko ditu. 


Tokiko Inbertsioen Planaren barruan (2009-2012), Jesusen Bihotza, Jesus Elorz eta Ostatuko aldapa kaleetako zola hobetuko da. Jesusen Bihotza kalean, gainera, euri uren hustuketa moldatuko da. Zola berrituko da galtzadan hormigoia eta espaloietan aurrefabrikatutako galtzada harriak jarrita. Orobat, zerbitzuak berrituko dituzte: argien, telefonoen, horniketaren eta saneamenduaren hodiak.

Salanueva kontseilaria Faltzesen

Salanueva Faltzesen. ( irudia handitu )

Azken lau urteetan, Faltzesen beste hainbat proiektu egin dituzte; besteak beste, udaletxea berritu dute. Guztira 2,1 milioi euro inbertitu dituzte eta inbertsio horretan Departamentuak 989.532 euroko ekarpena egin du. Hona hemen gauzatutako proiektu horietako batzuk: Arga Elkartea zeharbidean saneamendu sarea hobetzea, zortzi kale zolatzea (Eladio Garcia, Eustaquio Diaz, Castro Abajo, Clemente Añorbe, Romana, Echeverria, zeharbidea eta Arga Elkartea zeharbidea), Cortijo kalean horma bat berritzea, kamioientzako azaleko lau aparkaleku egitea eta haurrentzako parke bat eta hiri altzariak jartzea.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa