Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Berorren gorentasunekin Beatriz Corredor Etxebizitza ministroa etorri da
Asturias eta Vianako printze-printzesak Nafarroako errege-erreginei egindako tradiziozko omenaldiaren buru izan dira Leiren.
(
irudia handitu
)
Berorren gorentasunak Beatriz Corredor Etxebizitza ministroarekin etorri dira.
(
irudia handitu
)
Ondoren, erregea eta mazolariak etorri dira, U itxuran jarritako korporazioaren aurretik. Korporazioa osatu dute Gobernuko kideek eta Gobernuko Lehendakariak eta Parlamentuko lehendakariak, aurretik Asturias eta Vianako printze-printzesak zituztela.
Segizioak monasterioaren esparruaren kanpoko galtzada zeharkatu du Speciosa atera arte. Bitartean, tronpeta eta tinbalen bandak Nafarroako ereserkia interpretatu du, “Erresumako Sarrera Martxa”. Atarian, abade mitradunak berorren gorentasunak agurtu ditu, ur bedeinkatua eskainiz.
Ospakizuna
Elizaren barrualdean, organoarekin nazioko ereserkia jotzen zuten bitartean, Felipe jaunak eta Letizia andreak haien lekua hartu dute, aldarearen ondoan. Jarraian, Iruñeko artzapezpikuak ospakizun liturgikoa egin du abadearekin eta erkidegoko monjeekin batera.
Iruñeko artzapezpikuak eta Tuterako apezpikuak emandako mezan, Paulo apostoluaren hitzak aipatu ditu, bertaratuak egiaren alde egitera bultzatzeko: “Egia morala sustatzeak, ongiari eta bertuteari lotuta dagoenak, modu arduratsuan jokatzea esan nahi du, egitateen errealitatetik urrundu gabe eta aldi berean egia eta ongia ordeztu behar ez duten ideologiak agerian jarri behar dira”.
Pérez González monsinoreak gaur egungo krisi ekonomikoa ere aipatu du. Zailtasun egoera honek “lagunduko gaitu lotzen gaituenari gehiago erreparatzen bereizten gaituenari baino. Krisiek, edozein lekutatik etorrita ere, giza esperientzian heltzen laguntzen digute; gure ekintzak zintzoagoak bihurtzen dira eta horrela ulermena, justizia eta bakea garatzen laguntzen dute”.
Eskaintzaren unean, Gobernuko Lehendakaria presbiterioaren erdira joan da, eta abade mitradunari Nafarroako erakundeek gurtzari eusteko egindako dohaintza sinbolikoa eman dio.
Ospakizuna eskaintzarekin amaitu da. Asturias eta Vianako printze-printzesek lore gorrien koroa ekarri dute, hitz hauekin: “Felipe eta Letizia, Asturias eta Vianako printze-printzesak Nafarroako errege-erreginen hilobian”. Loreak erresumako lehenengo monarken panteoian jarri dituzte.
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
Berorren gorentasunak tradiziozko segizioaren buru izan dira elizara arte.
irudia handituSanz Lehendakariak 'San Miguel de Corella' liburuaren ale bat eman die Asturias eta Vianako printze-printzesei.
irudia handituBerorren gorentasunak Nafarroako Gobernuko kontseilariak agurtzen.
irudia handituFrancisco Pérez artzapezpikua, ospakizun liturgikoan.
irudia handituAsturias eta Vianako printze-printzesak erlijio-ospakizunean.
irudia handitu