Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Sarituak Jürgen Untermann hizkuntzalaria, Creative Handicrafts GKE eta Adinekoen Elkarteen Espainiako Konfederazioa dira
Transcripción textual del video
Vianako Printzea Sariak emateko ekitaldia. Hurrengo hauen parte-hartzea: Sanz Lehendakaria; Jürgen Untermann Kulturaren Vianako Printzea sariaren irabazlea; Creative Handicraftseko Isabel Marín, Elkartasunaren Vianako Printzea sariaren irabazlea, eta Méler y de Ugarte, CEOMAkoa, Mendekotasunaren Artapenerako Vianako Printzea sariaren irabazlea.
Asturias eta Vianako printze-printzesak Vianako Printzea Sariak emateko ekitaldiaren buru izan dira.
(
irudia handitu
)
Felipe printzea, bertaratuei hitz egiten.
(
irudia handitu
)
Ekitaldia kanpo-ahots batek gidatu du eta aldi berean zeinu-mintzairan interpretatu da. Sariak eman aurretik, Espainiako eta Nafarroako ereserkiak interpretatu dira, eta ondoren Nafarroako Gobernuko Lehendakariak hartu du hitza. Ondoren, Vianako Printzea Sariaren lehenengo 20 edizioak laburtzen zituen bideoa proiektatu da.
Sanz Lehendakariak sarituei eskerrak eman dizkie, konpromisoa dutelako “askotan irismen laburreko interesen inguruan mugitzen den mundu honetan; zuok eskaintzen diguzuen ibilbidea eta zuon proiektuak erreferentzia dira justizia eta duintasun printzipioetan oinarritutako mundu orekatu eta solidarioa izateko hartu beharreko bidea zein den jakiteko”. Amaitzeko, hurrengoa esan die: “Zorionak Nafarroarekin lotzen zaituzten sari hauengatik; Nafarroako herritarrak sari horien bidez aberastu egiten gara, zuon ekarpenei esker”.
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
Kulturaren Vianako Printzea saria Jürgen Untermanni ematen.
irudia handituElkartasunaren Vianako Printzea saria Creative Handicraftsi ematen.
irudia handituMendekotasunaren Artapenerako Vianako Printzea saria CEOMAri ematen.
irudia handituAgintariak Vianako Printzea sariak emateko ekitaldira iristen.
irudia handituAgintariak agur esaten Vianako Printzea sariak emateko ekitaldira iristean.
irudia handituSanz Lehendakariaren parte-hartzea Vianako Printzea sariak emateko ekitaldian.
irudia handituJürgen Untermann, Kulturaren Vianako Printzea sariaren irabazlea, bertaratuei hitz egiten.
irudia handituAnjali Tapkire, Creative Handicrafts GKEko lehendakaria, bertaratuei hitz egiten.
irudia handituJosé Luis Méler CEOMAko lehendakaria.
irudia handituPrintze-printzesak Vianako Printzea sariak emateko ekitaldian.
irudia handituAngelita Alfarok "Sabores y emociones, verduras de Navarra" liburua printze-printzesei eman die.
irudia handituAgintariak, sarituak eta Vianako Printzea sarietako epaimahaia.
irudia handitu