(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Zinema eta Santiago bidea" zikloa uztailaren 1ean hasiko da eta filmak Nafarroako hamar herritan emango dituzte osteguna, 2010.eko ekainak 10

Zinemaldia Santiago bideko herri hauetan egingo dute: Zubiri, Iruña, Zizur Txikia, Zarikiegi, Obanos, Gares, Los Arcos, Lizarra, Viana eta Zangoza


Transcripción textual del video

Done Jakueren urtea dela eta, Nafarroako Gobernuak, Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutuaren bitartez, "Zinema eta Santiago bidea" zinemaldia antolatu du. Zinemaldian 30 emanaldi egingo dituzte, sei pelikularekin, Nafarroako Santiago bideko hamar herritan: Zubiri, Iruña, Zizur Txikia, Zarikiegi, Obanos, Gares, Los Arcos, Lizarra, Viana eta Zangozan. Zinema ziklo hori Ramon Herrera kazetari, historialari eta zinema dibulgatzaileak koordinatu du eta hark aurkeztuko ditu pelikula guztiak. Herrerak "Cine jacobeo: el Camino de Santiago en la pantalla" liburua ere idatzi du. Bi herritan, Iruñean eta Los Arcosen, hain zuzen, Ramon Herrerak Done Jakueren zinemari buruzko hitzaldia emango du. Zinemaldia uztailaren 1ean hasi eta abuztuaren 27an amaituko da.

Film hauek jarriko dituzte: Cotolay (El niño y el lobo", Jose Antonio Nieves Conderena (Espainia, 1965); "La Vía Láctea", Luis Buñuelena (Frantzia-Italia, 1969); "Flor de santidad", Adolfo Marsillachena (Espainia, 1972); "3 en el camino", Laurence Boultingena (Bretainia Handia-Espainia, 2004); "Americano", Kevin Nolandena (AEB, 2005) eta "Peregrinos", Coline Serreaurena (Frantzia, 2006).

"Peregrinos" pelikularen kartela.

"Peregrinos" pelikularen kartela.

Done Jakueren urtea dela eta, Nafarroako Gobernuak, Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutuaren bitartez, “Zinema eta Santiago bidea” zinemaldia antolatu du. Zinemaldian 30 emanaldi egingo dituzte, sei pelikularekin, Nafarroako Santiago bideko hamar herritan: Zubiri, Iruña, Zizur Txikia, Zarikiegi, Obanos, Gares, Los Arcos, Lizarra, Viana eta Zangozan. Zinema ziklo hori Ramon Herrera kazetari, historialari eta zinema dibulgatzaileak koordinatu du eta hark aurkeztuko ditu pelikula guztiak. Herrerak “Cine jacobeo: el Camino de Santiago en la pantalla” liburua ere idatzi du. Bi herritan, Iruñean eta Los Arcosen, hain zuzen, Ramon Herrerak Done Jakueren zinemari buruzko hitzaldia emango du. Zinemaldia uztailaren 1ean hasi eta abuztuaren 27an amaituko da.

Film hauek jarriko dituzte: “Cotolay (El niño y el lobo”, Jose Antonio Nieves Conderena (Espainia, 1965); “La Vía Láctea”, Luis Buñuelena (Frantzia-Italia, 1969); “Flor de santidad”, Adolfo Marsillachena (Espainia, 1972); “3 en el camino”, Laurence Boultingena (Bretainia Handia-Espainia, 2004); “Americano”, Kevin Nolandena (AEB, 2005) eta “Peregrinos”, Coline Serreaurena (Frantzia, 2006). 

Pelikulak aukeratzeko bost irizpide baliatu dituzte: - Ikuspegi erlijiosoa. “Cotolay” eta “La Vía Láctea” filmak oso desberdinak dira sorkuntza, zentzu, ekoizpen baldintza eta emaitza aldetik, baina bikote egokia eta ezinbestekoa da Santiago bideak tradizioz daukan eta nagusi den alderdi erlijiosoa agertzeko. Bi filmak osagarriak eta nahitaezkoak dira, beraz, atal erlijiosoan. “Cotolay” Jose Antonio Nieves Conderen filma bat da eta gaia da Asisko Frantziskoren ustezko etorrera Espainiara, Galizian frantziskotarren lehen komentua eraikitzeko. “La Via Láctea” pelikularen kasuan, buñueldar obsesioek 1968ko Santiago bidea baliatzen dute gizakia zeta jainkoaz eztabaida egiteko.

Zinemaldiko kartela

- Ikuspegi literarioa. Santiago bideari buruzko literatura gutxi eraman dute pantailara. Pelikula guztien artean Adolfo Marsillachen “Flor de santidad”, Valle-Inclanen obraren egokitzapena, aukeratu dute. Literatura aldetik oso egokia da, zinemako literatura egokitzapenei buruzko eztabaida sortzen duelako. Ikusmenaren alderditik beste eragingarri batzuk ere badauzka, batzuk oso hunkigarriak, adibidez: herriko eguneroko bizimodua aztoratzen duen erromesari ematen zaion protagonismoa. 

- Ikuspegi komikoa. Eskaintza komikoa ere urria da. “Peregrinos” pelikula frantsesa aukeratu dute (jatorrizko izenburua da “Saint-Jacques, la mecque”), azaltzen dituelako Santiago bidea taldean egiteak ekartzen dituen nahaste eta gaizkiulertu barregarriak. 

- Ikuspegi dokumentala. Azken urteetan Santiago bideari buruzko film dokumental asko egin dituzte. Horien artean nabarmenena “3 en el camino” da. Hiru istorio paralelo uztartzen ditu, teknika, fotografia eta narrazio aldetik oso modu egokian eta ikuspegi anitzetik. Horregatik, ezinbestekoa da dokumentalen atalean. 

- Ikuspegi turistikoa. “Americano” San Fermin jaietan girotutako abentura pelikula bat da eta Nafarroa oso ondo aurkezten du. Kamerak foru erkidegoko orografia berezia ederki zaintzen du eta Santiago bideari lotutako istorio intimista bat kontatzen du.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Sinopsis de las películas.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa