(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako zergadunek datu fiskalak Interneten kontsultatu ditzakete ‘Herritarren Karpetatik’ osteguna, 2010.eko ekainak 10

470.000 zergadunek baino gehiagok PFEZ, BEZ eta beste zerga batzuen gaineko aitorpenera sarbidea izango dute


‘Herritarren Karpetan’, besteak beste, Nafarroako 470.000 zergadunen baino gehiagoren tributu-informazioa dago. Informazio horretara online aplikazio horretako “Nire historia administratiboa” ataletik sar daiteke. Administrazio elektronikoaren zerbitzu honetan interesa duten pertsona fisiko eta juridikoek Ogasunean aurkeztutako dokumentuen informazio fiskala kontsultatu dezakete.

Hona hemen zergadunen eskura dauden dokumentuak: 2009ko PFEZren aitorpena –eginda badute–, 2008ko PFEZren aitorpena eta BEZaren, Sozietateen gaineko Zergaren eta beste zerga batzuen aitorpenak, hala nola matrikulazioaren gainekoa eta ondare-eskualdaketen gainekoa.

Nafarroako Ogasunaren xedea epe laburrean Nafarroako zergadunen historia fiskal osoa aplikazio honetan eskuragarri egotea da.

‘Herritarren karpeta’

Joan den martxoaren amaieratik, pertsona fisiko eta juridikoek Foru Administrazioarekiko harremanak pertsonalizatu eta kudeatu ditzakete www.navarra.es webgunean, ‘Herritarren karpeta’ atalaren barruan. Atal horretarako sarbidea mugatua eta konfidentziala da, eta horri esker, zerbitzu interesgarriak hautatu daitezke, eta ‘Zertan dago nirea?’ atalean, izapideen egoerari buruzko informazioa eskuratu daiteke.

Era berean, posible da erabiltzailearen historia administratibora sartzea eta harpidetzak eta alertak sortzea, baita sms bidez ere.

‘Herritarren karpetan’ sartzeko bi aukera daude, IFZren eta Ogasunak ematen duen PINaren bidez (zergadun bakoitzari esleitutako identifikazio-zenbakiaren azken lau zifrak) edo ziurtagiri digitalaren bidez.

Itxura eta edukiak Karpetaren bidez hautatzea 

Herritarrak, identifikatu ondoren, mezu hau aurkituko du: “Sartu zure zerbitzuetan, gaietan, berrietan. Edukiak zuk hautatzen dituzu”. Menu nagusi batek Herritarren Karpetako eduki guztiak erakutsi eta horietan sartzeko aukera ematen du: ‘Nire profila’, ‘Nire zerbitzuak’, ‘Nire izapideak’, ‘Berriak’, ‘Alertak eta harpidetzak’ eta ‘Laguntza’.

‘Nire profila’ izeneko atalean Karpetako edukiak pertsonalizatu daitezke: ‘interesatzen zaizkidan zerbitzuak’ (gaien, hartzaileen edo egoeren arabera), ‘interesatzen zaizkidan berriak’, kontuaren itxura edo alertetan harpidetzea.

Karpetan edo kontu pertsonalean ‘gogoko’ moduan hauta daitezke interes berezia duten zerbitzuak, eta Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuen Katalogoko zerbitzu aipagarrienei buruzko informazioa jaso daiteke; berrienak, gehien kontsultatzen direnak eta izapidetza-epea edo eskaerak aurkezteko epea amaitzear duten zerbitzuak.

Izapideei dagokienez, kontuak herritar bakoitzaren historia administratibo pertsonalari buruzko informazioa ematen du. Erabiltzaileak Administrazioarekin egindako kudeaketak kontsultatzeko aukera du (egindako bidalketak eta jasotako jakinarazpenak, eta espedienteak). Eta kudeaketa guztietan eta kudeaketa horien xehetasun guztietan sar daiteke, kudeaketa bakoitzak daukan informazio guztiarekin. Horrez gain, ‘Zertan dago nirea?’ loturaren bidez, izapidetzaren egoera kontrolatu eta kudeaketen jarraipena egin daiteke: espediente zenbakia, sarrera-data eta gaur egungo egoera (irekiera, hasiera, antolaketa, instrukzioa edo amaiera).

Amaitzeko, alertak eta harpidetzak hiru motatakoak izan daitezke: karpetan zuzenean jasotzen diren zerbitzuei buruzko alertak; SMS bidez jasotzen diren alertak nobedadeak edo gogoko moduan hautatutako zerbitzuen epe-amaiera jakinarazteko; eta harpidetzak ‘Nire NAO’ atalean.

Administrazio elektronikoa

Une honetan, Internet bidez 500 izapide baino gehiago egin daitezke Nafarroako Gobernuarekin. Ziurtagiri digitala duen edozein herritar, entitate edo enpresak (atarian azaltzen da ziurtagiria nola lortu eta erabili) Interneterako konexioa duen ordenagailu batetik zerbitzu hauek erabil ditzake eguneko 24 orduetan, joan-etorririk eta ilararik egin gabe: instantzia-eredua behera kargatu, Erregistro Orokor Elektronikora bidali, dokumentuak erantsi, ordainketa-inprimakiak bete, etab.

Administrazio elektronikoari esker, izapideak sinplifikatu eta prozesuak automatizatzen dira eta, beraz, erantzuteko denborak murriztu egiten dira.

Administrazio Elektronikoari buruzko zalantzak argitzeko eta zerbitzuak emateko bide berri honen abantailak jakinarazteko, Gobernuaren webgunean bide telematiko zehatza dago.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa