(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa Energia Berriztagarriko Eskualdeen Sarean (RENREN) sartu da ostirala, 2010.eko ekainak 11

Xedea eskualde politikak hobetzea da, energia-iturri berriztagarrien garapena optimizatzeko


CENERen egoitza Eguesen

CENERen egoitza Sarrigurenen (Egues)

Nafarroa Energia Berriztagarriko Eskualdeen Sarean RENREN (Renewable Energy Regions Network) sartu da. Europako proiektu horren xede nagusia eskualde-politikak hobetzea da, energia-iturri berriztagarrien garapena optimizatzeko. Ekimen hau Europar Batasunak finantzatu du Interreg-IVC programaren barruan, eta apirilaren amaieran jarri zen abian Kielen (Alemania) emandako hitzaldi baten bidez. Gaur egun 14 bazkide ditu 12 herrialdetan (Alemania, Txekiar Errepublika, Zipre, Espainia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Islandia, Polonia, Erresuma Batua, Errumania eta Suedia).

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua Espainiak proiektu honetan dituen hiru ordezkarietako bat da, Ente Regional de la Energía de Castilla y León eta Agencia Andaluza de la Energía izenekoekin batera. Programaren bidez energia berriarren sorreraren garapena bizkortu nahi da Europa osoko eskualde-gobernuekin hur-hurretik lan eginda.

Sareak etorkizunean egingo dituen bileretan, bazkideek klima-aldaketari aurre egiteko eta etorkizuneko belaunaldietarako energia-hornikunza seguru eta iraunkorra bermatzeko mundu mailan duten eginkizuna eztabaidatuko dute.

Proiektu honetan eginera onak trukatuko dira eta proiektuaren emaitzak interesdunen eta jende guztiaren eskura jarriko dira ekitaldien bidez, hala nola bisita gidatuak, jardunaldiak, bilera teknikoak antolatuta, eta www.renren-project.eu web orriaren bitartez.


Nafarroa eta energia berriztagarriak

RENREN proiektuaren arabera, Nafarroa erreferentzia da munduan energia garbia ekoizten, batez ere energia eolikoa.

Foru Komunitateak kontsumo elektrikoaren %65 energia berriztagarrien bidez estaltzen du, Europar Batasunak 2010erako finkatutako %29,4 gaindituz. Horrez gain, lehen mailako energia berriztagarriaren ekoizpena kontsumitutako lehen mailako energiaren %11,72 da, Europar Batasunak 2010erako finkatutako %12ko helburutik oso hurbil.

Horrez gain, sektore honetan sortutako enpresa berriek 100 enpresako industria-egitura eta 5.000 lanpostu baino gehiago sortu dituzte, Nafarroako BPGd-ren %5. Sektore berri honetan lanpostu espezializatuak eta balio erantsi handikoak sortzen dira.

Amaitzeko, gogoan izan behar da 2003an Europar Batasunak Nafarroako Gobernuari saria eman ziola energia berriztagarriak sustatzeko eskualde-politikarik onena izateagatik.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa