(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Judasen Benta-Esa tarteko lanak hasi dira Pirinioetako Autobian ostirala, 2010.eko ekainak 11

Esa-probintziako muga tarteko lanak oso aurreratuta daude, eta plangintzak betetzen ari dira


Kontseilaria, Esako tunelaren ondoan.

Judasen Benta-Esa tarteko lanak hasi dira Pirinioetako Autobian. ( irudia handitu )

Laura Alba Cuadrado Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak Pirinioetako Autobiaren Nafarroako zatian egin gabe dauden azken bi tarteetako lanak bisitatu ditu gaur goizean, hain zuzen ere, Judasen Benta-Esa (4. tartea) eta Esa-probintziako muga (5. tartea). 4. tarteko lanak oraintsu hasi dira -ekainaren 1ean- eta 5. tartekoak irailean hasi ziren.

Kontseilariak bisitan nabarmendu duenez, joan den astean “pauso garrantzitsua” eman zen, Judasen Benta-Esa 4. tarteko zuinketa egiaztatzeko eta lanak hasteko akta sinatuta, tarte hori baitzen oraindik hasi gabe zegoen bakarra. Bestalde, kontseilariak esan duenez, “5. tartea, Esa-probintziako muga nahiko gauzatuta dago”. “Nafarroako Gobernua lan hau 2011ko abenduan erabat irekitzeko aurreikusitako programazioa betetzen ari da; zalantzarik gabe, azpiegitura honek iraultza ekarriko du Nafarroaren ipar-ekialdean, ikuspuntu ekonomiko eta sozialetik”, esan du.

Pirinioetako Autobiaren 4. eta 5. tarteak, 16,6 kilometroko luzerakoak, azpiegitura honetako konplexuenak dira Nafarroan, izan ere, 2 tunel, tunel faltsu bat eta 3 bidezubi garrantzitsu eraiki behar dira (horietako bat Irati ibaiaren gainean, eta beste biek Esako urtegiaren etorkizuneko zabalkuntza zeharkatuko dute).

Nafarroako Gobernuak, 2009ko uztailean, emakida-kontratua itzalpeko bidesariaren sistema erabiliz esleitu zion Iridium Concesiones de Infraestructuras SA, Construcciones Mariezcurrena SL eta Construcciones Luciano Elcarte SL enpresek eratutako ABEEari. ABEE hori autobiaren Nafarroako zati osoa zaintzeaz ere arduratuko da, 222.085.119,3 euroren truke. Jardun hori Nafarroa 2012 Planera bilduta dago eta legegintzaldi osoko obra-esleipen garrantzitsuena da. Modu horretan, Nafarroako Gobernuak gaur egungo krisi unerako zituen bi helburu nagusietan aurrera egiten du, alegia: ekonomia dinamizatzea eta enpleguari eustea.

Judasen Benta-Esa tarteko lanen egoera

Judasen Benta-Esa 4. tarteko lanak joan den ekainaren 1ean hasi ziren. Egun bat lehenago, maiatzaren 31n, zuinketa egiaztatzeko eta lanak hasteko akta sinatu zen, jendaurreko informazioaren prozesua amaitu ondoren. Esa-probintziako muga 5. tarteko lanak joan den irailean hasi ziren eta ordutik lur gehienak mugitu eta drainatze lan gehienak egin dira.

Era berean, Esako tunelak (tunel bikoitza da, eta hodi bakoitzak 1.613 metro ditu) nahiko aurreratuta daude eta eguneko 24 orduetan lan egiten ari dira, 8 orduko txandetan (larunbat arratsaldeetan eta igandeetan izan ezik). Zehatz esanda, Iruñearen aldetik 100 metro zulatu dira eskuineko aldean eta 27 ezkerrekoan. Bi kasuetan, zulaketa Austriar Metodo Berria aplikatuta egiten ari dira (zulatzea, leherketa, eustea, sareak, zertxak eta buloiak jartzea, lurzoruaren ezaugarri geoteknikoen arabera).

Batez besteko errendimendua hodi bakoitzeko 2,5 leherketa/egunean da, hau da, hodi bakoitzean 6 eta 8 metro bitartean egiten da aurrera batez beste egunero. Jacaren aldetik mikropiloteen pantaila jarri da eta bi hodien ahoetako euste-aterkiak egiten ari dira. Bi ahoetatik aurrera egiteko lanak 15 eguneko epean hastea aurreikusita dago, eta une horretan lau ahoetan aldi berean lan egingo da. Bestalde, proiektuko 2. zk.ko bidezubiko zutabeak mikropiloteekin zimentatzen ari dira.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Estado de la A-21 y Eje Pamplona-Jaca-Huesca-Mediterráneo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa